Emaitzak kargatzen...
3 emaitza
"Music for a Better World" ekimenaren barruan, Bilboko Guggenheim Museoan egindako kontzertua. Bertan, Euskadiko eta Hego Koreako interprete handiak taularatu dira, besteak beste, Yubin Ahn (klarinetea), Gorka Hermosa (akordeoia), Ikwhan Ji (gitarra), Hae Ji Kim (bibolina), Garikoitz Mendizabal (txistua) eta Josu Okiñena (pianoa). Dantza tradizionalaz Oinkari Dantza Taldea arduratu da.
Aita Donostia, P. Aldave, E. Zubeldia, J. Vidaurre eta T. Garbizuren lanak. Helburu berak lotutako nazioarteko lau artistek iraganera bidaiatuko dute eta haien ibilbideko bizipenak aurkeztuko dizkigute. Sufrimendu, harrotasun, grina eta poztasun sentimenduen bidez autore euskaldunek pianorako egindako konposizioak eskainiko dizkigute, estilo neoklasikoan dantzatuz eta euskal kanta unibertsalekin aldizkatuz. Josu Okiñena (pianoa), Iker Murillo (dantza), Vitali Safronkine (dantza, koreografia), Arantxa Díaz Urbieta (testuak), Aizpea Goenaga (ahots narratzailea). Ainhoa Artetaren parte-hartzearekin