Emaitzak kargatzen...
20 emaitza
1918an sortu zen Eusko Ikaskuntza, Lehen Mundu Gerrak Europa suntsituta utzi zuenean. Urte hartan, Euskal Herriko pentsalari eta aditu jantziak Oñatin elkartu ziren, euskal kulturari buruz egindako ikerketak ikuspegi unibertsaletik baliatzeko asmoz.
Eusko Ikaskuntzaren 100 urteko historia aztertuko duen dokumentala.
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.
Caracasko aldirietan, Petaren, Hego Amerikako auzo latzenetako batean, maistra batek "Julio metodoaren" bitartez irakasten die irakurtzeko zailtasunak dituzten haurrei.
Elbira Zipitriari buruzko dokudrama. Elkarrizketen eta fikziozko eszenen bidez, frankismo garaiko euskararen irakaskuntzaren aitzindari izandakoaren bizitza ezagutuko dugu.
Remy eta Juliyat nerabeak maitemintzen direnean, haien arteko harremana inflexio-puntu bihurtzen da asilo-eskatzaileen etorrerak banantzen duen herri bateko bi familien arteko gatazkarako.
Telesail honek Merlí filosofia irakaslea du protagonista. Ikasleak askatasunez pentsatzera bultzatuko ditu, ezohiko irakasbideak erabiliz. Metodoek ez dute inor epel utziko, eta aldekoen eta aurkakoen artean banatuko dira ikasle, irakasle eta gurasoak.
Animalia ezberdinez osatutako lagun talde batek abentura dibertigarriak biziko ditu.
Umetxoei zuzendutako telesail honek ikusgarritasuna eta bizitasuna ematen dio ozen irakurtzearen jarduerari. Aita-semeak dira pasadizo animatuak kontatzen dituzten pertsonaia nagusiak; bien artean ahotsak eta soinu-efektuak jartzen dizkiete istorioei. Ipuinetako pertsonaiak genero berdintasunaren eta aniztasunaren ikuspegitik sortzen dituzte, gainera.
Milo izeneko bost urteko katu abenturazale bati buruzko seriea, rol-jokoak erabiltzea gustuko duena lan eta bokazioen mundu zabala arakatzeko.
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziz gure historian zehar. Historia-aurrea, Erromatarren garaia, Nafarroako erresumaren sorreran, Zugarramurdiko sorginekin izango dira. Ameriketatik ekarri berriko txokolatea probatuko dute, Karlistadetan, Bilbo Industrialean, Frankoren garaiak biziko dituzte. Eta martxa eta borrokarekin dantzatuko dira. Eta beti izango dira beraiek protagonistak Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina tamalez gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
Bost kadete espazial gazte dira protagonista nagusiak. WotWot planetako espazio-haurtzaindegian, misio espazial batean murgiltzeko behar dituzten trebetasun guztiak ikasiko dituzte.
Helenak bost urte ditu eta bere ametsa irakasle izatea da. Bere eskola txikia martxan jarriko du eta jostailuentzako lehen gela zabalduko du.
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.
Zientzia, teknologia eta historia, Eva Caballeroren eskutik.
Lova Lois Lola Guerricachebarria (Astrabudua, 1999) bizkaitarraren alter egoa da, musika, argazkilaritza eta literatura bezalako esparru ezberdinak tartekatzeko edo konbinatzeko gai den diziplina anitzeko artista. Bere burua 'poeta, rap-jotzaile eta kantautore' gisa aurkezten du. Ordena honetan. Oso gaztetatik, bere bizipenak eta ikaskuntzak poema edo bertso solte bihurtu ditu, ahalik eta pertsona gehienengana iristeko ahaleginean abesti bihurtu zirenak. Giza eskubideak, justizia soziala edo osasun mentala ohiko gaiak dira bere konposizioetan.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.