EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Himalaia"

8 emaitza

Baltoro oinez eta hegan

Baltoro oinez eta hegan

Abentura honetan Marron alpinista ezagunak eta Mattinek Baltoro glaziarra zeharkatuko dute oinez eta parapentearekin hegan Askoletik hasi eta Husheraino, Karakorumen bihotzean, Pakistanen. Bidean hegaldi ikusgarriak egingo dituzte, Trango dorreak eta Laila Peak inguratuz besteak beste.

18 minutu
Euskara
Dokumentala
Pumori

Pumori

2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu dokumental honek.

59 minutu
Euskara
Dokumentala
The dragon house

The dragon house

Butan erreinuak egun bizi duen tradizioaren eta modernotasunaren arteko gatazka erakusten da, bertako bi pertsonaiaren bidez: Bertako tradizioaren oinordekoa den fraide budista gaztea, eta Himalaiako erreinu txikian House eta Techno musika jartzera ausartzen den lehen Disc Jockeya.

55 minutu
Euskara
Dokumentala
Piedra de luz

Piedra de luz

Gasherbrum 4 da, ziurrenik, Karakorumeko mendirik eder eta harmonikoena, K2ko mendi-puskari itzala egiteko gai den bakarra. Zutik dirauen erronka da; Bonattik eta Maurik lehen eskalada egin zutenean bezain garbi. Bonattik igo eta 50 urtera, bost laguneko talde batek, Alberto Iñurrateguik, José Carlos Tamayok, Mikel Zabalzak, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek, irisgarritasunik ezaren irudia bera irudikatzen duen koloso honi garbi-garbi ekitea erabaki zuten. Bide luze baten amaiera da. Mendiko adiskidetasun istorio bat da.

60 minutu
Euskara
Dokumentala
Laila peak: La medida de la vida

Laila peak: La medida de la vida

Zaila da Karakorum neguan izan ohi den bezain leku desolagarri eta arrotzik aurkitzea. Laila Peak eskalatzen saiatuko dira bi alpinista belaunaldi, 6000 metrotik gora dituen orratz ikusgarria. Hainbat astez elkarrekin lan egingo dute ekaitz eta haizete beldurgarriei aurre eginez, zeropetik 30 graduko tenperaturekin. Mendiekiko maitasunaz eta pasioaz hausnarketa egiteko gonbitea da film hau.

53 minutu
Euskara
Dokumentala
Yuku eta Himalaiako lorea

Yuku eta Himalaiako lorea

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea: Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango baitu sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta, batez ere, otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

65 minutu
Euskara
Fantasia
Hamalaia

Hamalaia

Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak.

Euskara
Kirola
Aventureros

Aventureros

Benetako abenturazaleak ezagutuko ditugun programa. Inguru zoragarriak, jende zoragarria edo ohitura bereziak aurkituko ditugu.

Euskara
Bizigiro eta gizartea