Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Hertzainak taldearen kontzertua Barakaldoko BEC-en 2022ko abenduaren 17an.
Hertzainak musika talde historikoak Barakaldoko BECen 2022ko abenduaren 17an eskaini zuen azken kontzertuaren audioa eskaintzen dizugu GUAU plataforman. 80ko hamarkadan sortu zen Hertzainak Gasteizen. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan kokatu zen eta diskografia oparoa utzi du euskal rockaren historiarako. Playzerrenda: . Rockanrol Batzokian . Hau dena aldatu nahi nuke . Amets prefabrikatuak . Oroimen txarrak . Ez dago ilusio faltsurik . Egunetik egunera . Ispiluaren aurrean . No time for love . Eutsi gogor . 564 . Hertzainak . Larru beltzak . Sigarrillos amarillos . Si vis pacem . Esaiok . Ta zer ez da berdin . Zoratzen . Bi minutuero . Aitormena BIS-etan: . Iñakik hitz egiten du? . Hil ezazu aita . Guantanamera . Pakean utzi arte . Eh txo! . Arraultz bat pinu batean
Gazteako asteburuetan Hit-ak nagusi Irati Elizalderen eskutik. Hainbat hamarkadatan ezagun egin diren kantak eta zure oroitzapenekin lotuko dituzunak. Askotariko garaiak, saio bakarrean.
Dokumental honen izena Hertzainak talde ezagun eta arrakastatsuaren kanta baten izenburutik hartu da. Dokumentalean, talde horren eta beste rock talde eta abeslari batzuen lanak aipatzen dira, 1975etik 1990era bitartean rock musika egin zuten musikariei egindako elkarrizketen bidez. Guztira 23 elkarrizketa egin zaizkie Barricada, Hertzainak, Itoiz eta Zarama bezalako taldeei. Bestalde, garai hartako irudi ikusgarriak aurkezten dira, izan ere, rockak izandako boom handia Euskal Herriko hainbat mugimendurekin lotuta egon zen: gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, etab. Dokumentalean diktaduratik irten berria zen gazteriaren erretratua egiten da.