Emaitzak kargatzen...
52 emaitza
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunek abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko al dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta anaia modukoa den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio.
Gabonetarako prestatzen dabiltza Olentzero eta bere Napo astoa, Gabonak zapuztu nahi dituen iratxoarekin egiten dute topo. Eguna salbatu behar dute, baina ez daukate denbora askorik!
Unibertsolariek ezer gutxi ezagutzen dute Borovilletik kanpo dagoen munduaz. Karratu izeneko saltzaile batek kontatzen diena, horixe besterik ez dakite. Unibertsolariek egiten dituzten harribitxizko kaniken bila etortzen da Karratu, eta haien truke hainbat produktu ekartzen dizkie. Baina halabeharrak izaten dira batzuetan, eta zorigaitzeko gertaera bat jazoko da Plutonen urtebetetze jaian; Saturrek, nahigabe, oparia apurtu eta denak kontra jarriko zaizkio.
Axel Baraboo hiriko gazte zalapartaria da. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du Jono bere lagun lotsatiarekin batera.
Badator taxia! Dimitri eta lagunak oraingoan zer galduko ote duen ikusteko irrikaz daude. Baina ez da uste duten bezala kakahuete poltsa bat izango, taxitik erortzen dena kaiola batean gordetako tximino txiki bat da. Denei gustatuko litzaieke etxera eramatea. Ondo pentsatu ondoren, Makeba eta Dimitrirekin Baobabean geratuko dela erabakitzen dute. Baina txoritxoak ez zuen ahizpa txikia izateko asmorik.
Igelen erregeak, Igel Olinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da.
Albert mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzultzea! Hori da mundu osoa berarekin harro egoteko bide bakarra!
Txikitan amak abandonatu zuen Shenxiu neskatoa familiako itsas bidaia batean murgildu da oporretan. Gau batean, itsasotik datorren dei bati jarraiki, itsaspeko zahar batean dagoen jatetxe dotore batean amaitu du. Han, zain egon gabe, aurkituko ditu bere eskaeren erantzunak.
Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena.
Dimitri, lur beroetara doan txori txiki bat, Ubuyun galtzen da ekaitz baten ondoren. Makeba jirafaren babespean oihaneko animalia ezberdinak ezagutzen joango da.
Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago 'Superlehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzea aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izatea baino nahiago du bideojokoetan jolastea.
Elkarren lagun minak dira Raven eta Pinky. Sable-hortz kapitainaren (zazpi itsasoetako erregearen) agindupean ibiltzen dira. Baina haien arteko adiskidetasuna proban jarriko da Sibylla maltzurrak, Grel-eko kondesak, piraten ontziari eraso egin, brankako maskaroi baliotsua lapurtu eta Pinky bahitu duenean. Harrapaketa-ekintza hutsa dirudiena, benetan, asmo handiagoko plan baten lehen urratsa da: Sable-hortz kapitaina harrapatu eta zazpi itsasoetako erregina bihurtzea. Lagunaren eta haren etxearen etorkizuna jokoan dagoela, Raven kapitainarekin eta tripulazioarekin elkartu da bidaia epiko eta fantastiko batean, kondesaren planak zapuzteko.
Sebastianen, Sophiaren eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ezusteko eta ezohiko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
Liztor Kapitainak, Avispatropoliseko eta Eztiaren Erreinuko heroiak, bere noblezia, justizia eta errugabetasuna probatuko ditu Jacques Poison liztor maltzurraren eta haren jarraitzaileen aurka.
Neskato desberdin baten istorioa da hau. Bere mundua Coyoacán da, Mexikon. Distiratsua, kartsua, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunak jazotzen direnean, irudimen mugaezinez egiten die aurre. Frida Kahlo da neskato hori!
Superbilau misteriotsu batek apar arrosa toxiko batez estali du oihana. Ura ukitzean lehertu egiten da aparra. Taldeari erreskatea deitu diote.
Helviren mundua hankaz gora jarri da Bo teknologian adituak diren klanarekin bat egin duenean. Garai bateko klanen dibisioari eta emakume polizia setatsu bati desafio eginez, bere patua bete ahal izateko borrokatuko du: Super Elfkin bihurtzeko!
Oso gauza arraroak gertatzen ari dira basoan! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurriek bizilagunak izutzen dituzte eta laku batek gainezka egin du gure basoko lagunen etxerantz. Kastore megalomano baten lana ote? Azerik eta Erbik jakin egin nahi dute. Hontza aurkitu beharko dute, beren lagunik onena, eta etxeak salbatzeko modu bat. Horrek guztiak haien adiskidetasuna proban jarriko du.
Basoko arima, Mavka, gizaki batez maitemindu da eta, horrenbestez, ezinezko aukeraketa egin beharko du maitasunaren eta zaindari gisa duen betebeharraren artean.
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea: Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango baitu sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta, batez ere, otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.