Emaitzak kargatzen...
47 emaitza
Apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina zorrotzeko udaleku batean gertatzen den istorioa du ardatz. Bertan dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak biltzen ditu musika eta koreografiak oinarritzat hartuz.
Basakabi eraberrituak adingabeen zentrotik etorritako gazteak hartuko ditu: Karla, neska pijoa, Boskoren laguna; Roke, istiluetan sartzea gogoko duen mutil handikotea; Azpi, Rokeren lagun mina; Ekaitz eta Gaizka, elkar ikusi ezin duten anaiak, eta Maren, neska oso zirikatzailea. Bosko eta Oihane lekuz kanpo eta beldurtuta ibiliko dira ikasle berrien artean. Gainera, beste pertsonaia bat ere egongo da, Basakabiko kuxkuxeroa, guztien sekretuak kontatzen hasteko prest dagoena.
Go!azen telesaileko abestiak karaokean abesteko aukera ematen duen bilduma. Melodia daukate eta letra irakurriz abestu daiteke.
Gazte berriak etorriko dira Basakabira: Oihane, sukaldaria izan nahi duen neska xelebrea; Joritz, musika elektronikoa egiten duen gazte zirikatzailea; Manex, Gontzalen anaia; Izar, Leire begiralearen alaba, eta Alaia, adin txikikoen zentro batean egon den neska berezia. Udako lehen egunean ezusteko handi bat jasoko dute gazteek.
Donostiako Kursaalean egindako kontzertua, Go!azen-en denboraldi berria aurkezteko.
Uda berri bat Basakabin. Aurten, Zuri eta Maitane dira begiraleak, baina ezusteko baten ondorioz, ordezko zuzendariak izango dira. Berehala etorriko dira arazoak: Bosko ikasle pijoa jasanezina da, bi ikasle elkar joka hasiko dira, okupa bat sartuko da, eta okerrena, etsaia kolatu zaie Basakabin. Misterioa, maitasuna, adiskidetasuna... Eta dena, euskal musikaz zipriztinduta. 1, 2, 3, 4, Go!azen!
Go!azen telesailak 10 denboraldi osatzen ditu. Donostiako nazioarteko zinemaldian 10. denboraldiko lehen atalaren estreinaldiarekin ospatzen du, 3.000 ikusleren aurrean. Dokumental-kamerek estreinaldi handi honen protagonisten eta beste denboraldietako aktoreekin izandako topaketa jarraitzen dute. Hemendik aurrera, filmaketan, antzerkian, kontzertutan eta aurkezpenetako bizipenak eta pasadizoak kontatuko dizkigute protagonistek.
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.
Musika, dantza eta apaizek zuzendutako diziplina zorrotzeko udalekuan gertatzen diren istorioak izango ditu ardatz telesail musikal honek.
Umorea, maitasuna eta musika tartekatuz, Basakabi udaleku zorrotzean dauden neska eta mutil talde baten ibilerak kontatuko ditu telesail honek.
"Go!azen 12" telesailaren inguruko erreportajeak eta bideo bereziak.
Go!azen telesailaren 11. denboraldia bukatu ostean emandako kontzertua.
Go!azen telesailaren 8. denboraldia bukatu ostean emandako kontzertua.
Go!azen telesailaren 5. denboraldia bukatu ostean herriz-herriz egindako antzerkia.
Go!azen telesailaren 6. denboraldia bukatu ostean herriz-herriz egindako antzerkia.