EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Giza eskubideak"

18 emaitza

Bizi Berria

Bizi Berria

Euskal Herriko eliza ebanjelikoaren saioa.

Euskara
Erlijioa
Ahanzturatik ateratzen

Ahanzturatik ateratzen

Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak aitortutako legez kontrako polizia-indarkeriaren hiru biktimaren kasuak biltzen dira. Polizia-abusuen biktimen bizitza-historiak erakusten dira, eta kasuak ebaluatzeko batzordea osatzen duten adituekin, auzitegi-medikuekin, psikologoekin eta adituekin hitz egiten da.

54 minutu
Euskara
Dokumentala
Norte Sur

Norte Sur

Munduko lankidetzaren eta giza eskubideen errealitatearen aurrean gizarteak gogoeta egin dezan eta sentsibilizatu dadin tresnak ematen ditu "Norte Sur" podcastak.

Euskara
Sakontzeko
Lova Lois: El arte y la palabra como cura

Lova Lois: El arte y la palabra como cura

Lova Lois Lola Guerricachebarria (Astrabudua, 1999) bizkaitarraren alter egoa da, musika, argazkilaritza eta literatura bezalako esparru ezberdinak tartekatzeko edo konbinatzeko gai den diziplina anitzeko artista. Bere burua 'poeta, rap-jotzaile eta kantautore' gisa aurkezten du. Ordena honetan. Oso gaztetatik, bere bizipenak eta ikaskuntzak poema edo bertso solte bihurtu ditu, ahalik eta pertsona gehienengana iristeko ahaleginean abesti bihurtu zirenak. Giza eskubideak, justizia soziala edo osasun mentala ohiko gaiak dira bere konposizioetan.

23 minutu
Euskara
Bizigiro eta gizartea
Urduñatik Castuerara, Egia Hobitik, Atera Beharra

Urduñatik Castuerara, Egia Hobitik, Atera Beharra

Naiararen birraitona Extremadurakoa zen, Campanario herriko nekazari bat; ez zen politikan sartzen. Bernardo Rodríguez Picón 1938ko gau batean atxilotu zuten nazionalek, UGTko kide izateagatik. Castuerako konzentrazio-zentro batean sartu zuten Extremadurako beste herri batean. Gerra Zibila amaitu zenean, beste 200 presorekin batera, Urduñako konzentrazio-zentrora eraman zuten ganadua garraiatzeko tren batean.

55 minutu
Euskara
Dokumentala
Iluntasunetik askatasunera

Iluntasunetik askatasunera

Gerra hasi zenetik, frankismoa agindu eta zirkularretan oinarritu zen euskara eta eremu publikoko euskal identitate nazionalen edozein adierazpen baztertzeko.

63 minutu
Euskara
Dokumentala
Ahots beldurraraziak

Ahots beldurraraziak

PPko eta PSEko zinegotzi mehatxatuen eta haien senideen testigantzak jasotzen dira, eta urteetan eskoltarekin eta anonimatuan jasan zuten jazarpena gogoratzen da. Gainera, garai hura bizi izan zuten aditu eta politikariekin, euskal gizarteak egoera horren aurrean duen inplikazioari buruz gogoeta egingo dute.

61 minutu
Euskara
Dokumentala
Euskal rock erradikala

Euskal rock erradikala

Euskal rock erradikala 1893ko urrian sortu zen. Hil horren 22an NATOren aurkako jaialdia egin zen Tuteran, hainbat rock talderen parte-hartzearekin. Denak euskal taldeak ziren, eta haien hitzak erradikalak ziren, 1980ko hamarkadako egoera soziopolitikoaren isla: gazteen langabezia, drogen kontsumoa, desilusio politikoa, terrorismoaren urte gogorrak...

63 minutu
Euskara
Dokumentala
D2: 2. Nik jakin nahi dut

D2: 2. Nik jakin nahi dut

2011ko urriaren 20an ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela iragarri zuenean, antolakundearen 300 biktima baino gehiagoren kasuak argitu gabe zeuden.

59 minutu
Euskara
Dokumentala
Desagertuak, inorezen lurpean

Desagertuak, inorezen lurpean

Humberto, Fernando eta Jorge Coruñan bizi dira, hogeita lau urte dituzte eta mundua jateko gogo handiarekin. 1973 da, Franco bizirik dago. Errepresio-erregimena ere bai. Humberto anbizio handiko gaztea da, hainbat hizkuntza hitz egiten ditu, eta bi lagunak konbentzitu ditu Irunera bizitzera joateko. Muga da. Hor diktadura amaitu eta askatasuna eta aukerak hasten dira. Han muga zeharkatzea erabakitzen dute, Miarritzen, "Parisko azken tangoa" ikusteko, beste hainbat bezala, diskoteka batera joateko, dantzatzeko, ondo pasatzeko, askeak izateko...

56 minutu
Euskara
Dokumentala
Tribunal de Orden Público: Errepresiorako legea

Tribunal de Orden Público: Errepresiorako legea

TOP Ordena Publikoko Auzitegia da, 1963tik 1977ra bitartean funtzionatu zuen. Frankismoak sortu zuen diktadurari zuzenbide-estatuaren itxura emateko, Francok hori behar izan zuen unean.

55 minutu
Euskara
Dokumentala
Natura Bizia

Natura Bizia

Alberto lñurrategik aurkeztu eta euskal biodibertsitatea ardatz duen dokumental saila. Aretxabaletako mendizalearen eskutik, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutuko ditugu. Euskadiko eta Nafarroako eremu geografikoetan lanean diharduten espezialista onenen laguntza izango du horretarako.

Euskara
Dokumentala
Izur

Izur

Zumaiako flysch-a lurraren entziklopedia bezalakoa da, non geruza bakoitzak lurraren historiako kapitulu bat irudikatzen duen. Bertan 50 milioi urteko historia geratu da grabatuta. Loreren zimurrak ere, Gerra Zibilean familiarekin batera Zumaiatik kanporatutako emakume honen bizitza kontatzen digun liburu baten modukoak dira. Salka, neska sahararrak bilaketa bati ekingo dio Loreren istorioa deskubritzeko, hau ere bere ama eta amonaren istorioa baita Saharatik ihes egin behar izan zutenean. Flyscharen aurrean, Salkak ulertuko du, etengabe txandakatzen diren geruza gogor eta bigunen antzera, bere istorioak, gatazka baten erdian bizi izan diren emakumeenak, errepikatu egiten direla.

16 minutu
Euskara
Laburmetraia
Tetúan

Tetúan

Tetuán zinemagile baten barne-bidaia da, bizitza pertsonaletik abiatzen den istorio unibertsala: protagonistena baina baita Iratxe Fresnedarena berarena ere. Paisaia ikusga-rriak, natura hunkigarria, itsasotik eta bizitzatik haragoko hiri zaratatsuak eta basamortua-rekin bat egiten duten komunitateen ametsak. Kamerak zuzenean jasotzen ez duena, artxiboko materialak eskaintzen du. Artxibo aurkituak, iraganaren eta orainaren arteko uztarketak, Fresnedaren pentsamendu-fluxuaren erritmoarekin zipriztindua doa. Off-eko ahots horrek, pertsonala dena, unibertsala bihurtzen du istorioa eta, aldi berean, autorearen barne bidaia sortzailea aitaren pausuen bila doana, orainarekin lotzen du.

95 minutu
Euskara
Dokumentala
Udako unibertsitatea

Udako unibertsitatea

UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.

Euskara
Sakontzeko
Ur Handitan Replay

Ur Handitan Replay

Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.

Euskara
Orri zuriak betetzen

Orri zuriak betetzen

Gerra zibileko eta frankismo garaiko Astigarragako hainbat biktimen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Iraganean, Astigarragan, motibazio politikoak eragindako indarkeria egoera gordinak bizi izan dira eta guztiek ondorio bera izan dute, sufrimendu eta min sakona. Garaiak aldatuz joan dira urteak aurrera joan ahala –gerra zibila, diktadura, trantsizioa, demokrazia–, baina indarkeriazko gertakari guztiek ezaugarri berberak partekatu dituzte, giza eskubideen urraketa. Biktimen errekonozimenduan eta erreparazioan bidea egiten jarraitzeko urrats bat gehiago da “Orri zuriak betetzen” dokumentala.

88 minutu
Euskara
Dokumentala
Faktoria 1

Faktoria 1

Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Euskara
Informazioa eta aktualitatea​