Emaitzak kargatzen...
33 emaitza
Euskal Herriko paraje ezberdinetan barrena murgilduko da Joseba Arguiñano bertako gastronomia eta herritarrak ezagutzeko asmoz.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
Dantz Point ekimenaren ardatz nagusia abangoardiako soinuak eta ondare historikoa uztartzea da. Musika elektroniko eta garaikideko saioak paraje enblematikoetan garatzen dira ondarea balioan jartzeko. Saioak zuzenean grabatu eta zenbait plataformatan ematen dira. Honako atalean Dantz Pointa Getarian egin da Orphidal artistaren eskutik.
Pepita Embil sopranoari buruzko dokumental honetan musikagatik bizi izan zen emakume geldiezin eta grinatsuaren bizitza kontatzen da; bere semea, Plácido Domingo tenorea, XX. mendeko figurarik garrantzitsuena izatera iritsi zen.
Alaia Martinek patxada hartzen du galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, irudimenean bizi diren lagunekin hizketan, absurdoak diruditen galderetatik abiatuta. Euskadi Irratiko Faktoria magazinean astero emititzen den tartea da. EITB Mediak GUAU, gure audioa, plataformaren bidez eskaintzen dizu.
Dokumental turistiko honetan, turista batzuek Kantauri itsasoko kostaldera egindako bisita aitzakiatzat hartzen da, Irun, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Zubieta, Azpeitia, Oñatiko Loiolako Basilika, Arantzazuko Andre Mariaren Santutegia eta arrantza-hirietako ohitura eta tradizio ezberdinak azaltzeko.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.
Dokumentala. Zapore eta aromaz beteriko bidaia, gure oroimenaren parte diren toki klasikoetan barrena. Arabako Errioxan, Lekeition (Bizkaia), Getarian (Gipuzkoa), Arantzan (Nafarroa) eta Ezpeletan (Lapurdi) izango da bidaia gastronomikoa.
Cristobal Balenciaga diseinatzailearen bizitza eta lana biltzen dituen dokumentala hura ezagutu edo lankide izan zutenen bitartez. Moda munduko hainbat jendek hitz egingo dute Balenciagari buruz: Hubert de Givenchyk, Sonsoles Diaz de Riverak, Emanuel Hungarok, Pamela Galbinek, Lesley Ellis Millerrek, Myra Walkerrek eta Catherine Join-Dieterlek, besteak beste. Aldi berean, bere dizipuluetako batek, Juan Mª Emilasek, 1954an diseinatutako trajeetako bat josiko du kameren aurrean.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.
Euskal Herriko herri txikiak bisitatuko dituzte Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek, "Herri txiki, infernu handi" esaera zaharra hankaz gora jartzeko asmoz. Zenbait herritar elkarrizketatu ostean, izandako esperientziaria buruzko bakarrizketa egingo dute euren aurrean.
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegia dokumental honen egileak gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegiak, dokumentalaren egileak, gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.
Ibon eta Andoni hogei urteko bi gazte dira. Beren bizitzako ametsa Marokoko basamortuan lasterketa solidario batean parte hartzea da. Renault 4L modeloko autoen lasterketa da. Familiaren baserriko txoko batean 10 urte baino gehiago abandonatuta daramatzan autoarekin, aititaren autoarekin parte hartzea erabakitzen dute. Konpondu egin beharko dute, piezak lortu eta horretarako laguntza bilatu, abenturan lagunduko dieten babesleak aurkitu eta izena emateko dirua lortu.
Kirolaren emozio guztia Radio Euskadin: zuzeneko kirol emankizunak, elkarrizketak eta erreportaiak.
Gertuko gastronomia, tokiko produktu eta ekoizleak, eta gure herrietako azokak. Zero kilometroko saioa, Aitor Buendiak gidatuta.
#Km0 kontzeptua gastronomian (sasoiko eta hurbileko produktua) eta turismo iraunkorra, Slow Food mugimenduaren filosofiari jarraituz eta gure ekoizle txikiak ikusaraziz.
Hiru orduko zuzenekoa. Aktualitatea, entretenimendua eta ezusteko batzuk ditu zuretzat Radio Euskadiko goizeko magazinak.
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.