Emaitzak kargatzen...
49 emaitza
Gerra Zibilaren garaian, 1937an, Gernikan girotutako istorioa da. Testuinguru horretan, Teresak (María Valverde), Errepublikako Prentsa Bulegoko editoreak, Henri (James D'Arcy) kazetari amerikarrarekin topo egingo du. Kazetariak gatazka jarraitzen du, baina ez dago bere ibilbidearen momenturik onenean, eta Teresak gertakarien atzean dagoen egia kontatzera bultzatuko du, bere gaztaroko idealismoa berpiztuz. Bitartean, Vasyl (Jack Davenport), Errepublikako Gobernuaren laguntzaile sobietarra, Teresa gorteatzen ahaleginduko da.
Izenburua oso esanguratsua da, autogobernuaren eta euskal askatasunaren ikurretako batekin lotzen baita, Gernikako arbolarekin, kasu honetan 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarekin, Euskadiren askatasunaren aurkako eraso gisa ulertzen dena. Filmak Euskal Herriko irudi dokumentalak ditu: bonbardaketaren ondorengo Gernikako hondakinak, Ugartetxeak filmatuak, eta euskal haurrak Frantziara, Britainia Handiara (Southampton) eta Belgikara (La Maison de nos Enfants) erbesteratu zirenekoak. Dokumental honek, beraz, gerraren euskal ikuspegi nazionalistara hurbiltzen gaitu, batez ere kanpoko propagandara.
Pintxo Potearen herririk eta hiririk garrantzitsuenetara eramango gaituzte astero Andoni Agirregomezkortak eta Asier Hormazak, bertako lagun eta pintxorik goxoenak ezagutzeko.
Xabier Madariagak aurkeztuta saioan, hainbat herritarren ametsak egia bihurtuko dira. Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola. Bertan, ikasleek euren ametsak idatzi eta zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Xabier Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz.
Filmak pertsonaia erreal eta historikoetan eta fikziozko pertsonaietan oinarritutako istorioak kontatzen ditu. Oso istorio desberdinak dira, baina guztiak Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikari egin zion aire bonbardaketa basatiak markatutakoak.
2024ko Irailaren 7an Gernikan egindako ekitaldia. Nazioarteko musika elektroniko eta abangoardiakoaren jaialdia. Programazio artistikoa: Willy Kasper, Banpi eta Monica Elektra.
Xabier Madariagak aurkeztuta saioan, hainbat herritarren ametsak egia bihurtuko dira. Euskal Herriko eskola batean landatuko dute astero ametsen arbola. Bertan, ikasleek euren ametsak idatzi eta zintzilikatuko dituzte, baina desio horiek ez dira eurentzat izango, beste pertsona batentzat baizik. Arbolak hiru amets aukeratuko ditu saio bakoitzean, eta Xabier Madariagak egia bihurtuko ditu senide eta ingurukoen laguntzaz.
Zer lotura dute zinemak eta literaturak gastronomiarekin? Dani Alvarezek eta Andrea Roperok Euskadi zeharkatuko dute Xabier Gutierrez sukaldariarekin batera, fikziozko krimenen ibilbideak ezagutzen.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
Euskal Herriko historia eta kulturaren dokumentazioan mugarri garrantzitsua da Ikuska.
Gernikako bondardaketaren ostean, Sabino Aranaren, EAJren sortzaile eta euskal nazioaren bultzatzailearen gorpuzkiak babesteko misio sekretuaren nondik norakoak ezagutaraziko ditu dokumental honek.
Jon Plazaola aktoreak Euskal Herriko bazterrak erakutsiko dizkigu zinemaren ikuspegitik. Film eta telesail ezagunen kokalekuetan barrena ibiliko eta mundu osoan geroz eta indar handiagoa hartzen ari den 'movie tourism' delako fenomenoari jarraituz, Euskal Herrian bisitatu ditzakegun lekuak hautatuko ditu Plazaolak, bertako parajeak, gastronomia eta kultura ezagutu asmoz.
Gernikako bonbardaketaren ostean, Sabino Aranaren, EAJren sortzaile eta euskal nazioaren bultzatzailearen gorpuzkiak babesteko misio sekretuaren nondik norakoak ezagutaraziko ditu dokumental honek.
Podkast honek, salbuespenezko lekuko baten begiradan oinarriturik, hunkitu edo harritu gintuzten gertaeren oroitzapena elkartu nahi du. Pedro Gorospe kazetariak historia hurbileko gertakizun askoren berri eman du eta urte askotan lan egin zuen egunkariko orrialdeetan islatu ditu.
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegiak, dokumentalaren egileak, gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.
Gipuzkoako Parketxe Sarearen bitartez, ingurumen-hezkuntza, natura-ingurunearen ezagutza, naturarekin lotutako natur zein hezkuntza-jarduerak sustatu nahi dira, betiere ingurumenarekiko errespetuzko balioak bultzatuz. Saio honetan Gipuzkoan ditugun sei parketxeak ezagutuko ditugu.