Emaitzak kargatzen...
19 emaitza
Musikaren Eguna ospatzeko festa handia prestatu du Gazteak! Goizean hasi eta gauera arte luzatuko den kontzertu eta ekitaldi sorta izango da Donostiako Tabakaleran. Euskal musikariak omenduko ditugu eta gure sortzaileek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango dugu!
Gazteako asteburuetako magazina. Zineaz, literaturaz, antzerkiaz eta, batez ere, musikaz osatuko ditugu larunbat eta igandeetako goizak. 09:00etatik 11:00etara, Ainhoa Vitoriaren eskutik, Bitan!
Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara, Dida Fresh! Zure udako oasia izan nahi dugu.
Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 10:00etara, Julen Telleria, Andrea Aranburu, Jon Gotzon Aldaparena eta Antton Telleriarekin. Eguna behin hasten delako, hasi Dida!
Timmy arkumetxoak 3 urte ditu eta Shaun arditxoaren lehengusua da. Timmy bihurria da eta arazoetan sartzen da, behin eta berriz, baina lagunen laguntzaz oztopoak gainditzen ditu.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.