Emaitzak kargatzen...
44 emaitza
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gaur egun munduko sukalderik onenetako bat den euskal sukaldera garamatzaten lehen urratsak eman ziren. Eta prozesu horren aitzindariak, amengandik edo andereñoengatik ikasitakoa eta Frantziako sukaldaritzaren modernitate-ukituekin nahasten jakin zuten emakumeak izan ziren. Baina emakume horiek ez daude liburuen aurkibideetan, ezta aldizkari zaharretan, edota ostalaritza eskoletan.
Euskal Herriko paraje ezberdinetan barrena murgilduko da Joseba Arguiñano bertako gastronomia eta herritarrak ezagutzeko asmoz.
Idiazabal gaztari buruzko dokumentala, besteak beste, artzainen, adituen eta sukaldarien testigantzak biltzen dituena. Historiaurrean adituak diren doktoreen hitzak ere jasotzen ditu, artzaintzak gure herrian izan duen ibilbidea aztertzeko.
Sukaldean aritzea eta bizitzea sinonimoak dira Arzakentzat. Ez omen du jatetxe bat, jakiak zerbitzatzen dituen etxea baizik. Dokumental honek sukaldari handi honen bizitza eta filosofia laburbiltzeaz gain, bere eguneroko bizitza erakusten digu.
Bere sukaldean gertatzen den oro zuzenean kontrolatzen du Hilario Arbelaitzek. Euskal sukaldaritza tradizionala baztertu barik, etengabe berritzen saiatzen den sukaldaria dugu Arabelaitz.
Sukaldari donostiar ezagunak, Akelarre jatetxearen jabeak, sukaldaritza onaren sekretuak erakutsiko dizkigu, plater berri, orekatu eta, aldi berean, prestatzeko errazekin senideak eta lagunak harritzeko aukera ematen duen sukaldaritza.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu duten platerak.
Sukalde aurreratu eta probokatzaile baten egile, jankideen zentzuez haratago haien intelektoarekin jokatzen duen sukaldaria da eta dokumentalean, Pariseko Alain Duchasse-ko sukalde maisuei ikastaro bat ematen ikusiko dugu.
Akelarre jatetxearen jabeak, sukaldari donostiar ezaguna denak, sukaldaritza onaren sekretuak erakutsiko dizkigu prestatzeko errazak diren plater orekatu berriekin. Hala, senideak eta lagunak gure platerekin harritzeko aukera emango digu.
Berasategui guztia apuntatzen duen sukaldaria da. Mikrogramoak nabarmen eta sarri agertzen dira bere koadernoetan. Bere sukalde erraldoiak Suizako erloju perfektu bat bailitz funtzionatzen du: ez du hutsik egiten, guztia beti kontrolpean du.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu duten platerak.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu dutenak. Atal bakoitzean gure sukaldeko ezinbesteko plater bat prestatuko dugu: bakailaoa pil pilean, marmitakoa, txangurroa donostiar erara, porrupatatak, besteak beste, postre tradizionalenak ahaztu gabe, adibidez; intxaursaltsa, goxua, Euskal pastela, etab.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu dutenak. Atal bakoitzean gure sukaldeko ezinbesteko plater bat prestatuko dugu: bakailaoa pil pilean, marmitakoa, txangurroa donostiar erara, porrupatatak, besteak beste, postre tradizionalenak ahaztu gabe, adibidez; intxaursaltsa, goxua, Euskal pastela, etab.
Mugaritz jatetxea kiskali zuen sutearen ondorengo hilabeteen kronika egin dute dokumental honetan. Derrigorrez egin beharreko etenaldia gastronomiaren esparrua gainditzen duen gogoeta egiteko tarte bilakatuko da.
Mai tatuatzaile profesionala da eta helburu argi batekin ekin dio erronka berri honi: sukaldaritzaren eta tatuajeen munduak elkartzea. Atal bakoitzean sukaldari banarekin elkartu eta harekin truke bat egiteko asmoa du. Sukaldariak plater berezi bat kozinatu beharko dio Mairi eta honek trukean tatuaje baterako diseinua prestatu.
Eneko Atxa sukaldariarekin elkarlanean aritu gara berriro ere. Oraingo honetan, Larroxa deritzon platerrari omenaldia egin diogu. Lore bat paperean, plastilinazko larrosa bilakatuko da, eta gero, txokolatezko postre polit eta gozoa. Eneko Atxak sortutako dastatzeko menuaren amaiera bikaina.
Joseba Arguiñanok Euskal Herria eta bertako gastronomia ezagutuko ditu, istorio familiar, dibertigarri eta bitxien bila.