Emaitzak kargatzen...
26 emaitza
Samsam bost urteko superheroi txikia da. Hegan egiteko gai da, eta ez du ia inoiz beldurrik izaten. Unibertsoko munstro beldurgarriei aurre egiteko prest dago beti, batzuetan arazotxoren bat edo beste izan arren. Bere lagunen ondoan, nagusitzea uste baino zailagoa dela ikasiko du.
Elias nerabea 'Buck komandantea' izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.
Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.
Filmak Joneren (20) heldu bilakatzeko bidaia kontatzen du. Gazteak bere lehen maitasuna bizi du, eta, aldi berean, aitaren parkinsonaren ondorioak bizkortu egiten dira ustekabean. Bilboko Aste Nagusian, Olgarekin igarotzen duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren arbuioaren artean biziko da Jone. Gertaera horiek direla eta, Jonek uda horretan jakingo du neskato bat izatetik heldu bihurtzera pasatzen ari dela.
Prosopagnosia (grezieratik), aurpegien itsutasuna ere deitua, gizartearen zati batek pairatzen duen gaixotasuna da, jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten diona eta kasurik larrienetan bere aurpegia ere ezagutzeko gai ez dena. Denok al dugu prosopagnosi mailaren bat? Gutako asko "itsu" heldu gara helduarora, ez baitugu bidean tarterik hartu nor garen ezagutzeko, izan nahi dugunari buruz hausnartzeko eta izan nahi dugunarekin koherentziaz jokatzen ari garela bermatzeko.
“Jone, batzuetan” Sara Fantova bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda. 2025ean aurkeztu zen filma, eta hainbat sari jaso ditu. Pablo Seijo musikariak sortu du filmaren soinu-banda.
Ines ekialdeko herrialde batera joan da Ámár laguna bisitatzera. Elkarrekin egin zuten bidaia bateko oroitzapenak berreskuratzen lagun diezaion nahi du; izan ere, bere koadernoetan gordetzen dituen bidaiako marrazki eta oharrak baino ez dira geratzen.
Xabier, garun-paralisiarekin, Everesteko oinarrizko kanpamentura iristeko abenturari ekin dio bere gaixotasunari ikusgarritasuna emateko. Espainian 120.000 pertsona baino gehiago daude egoera berean
Osasunaren inguruko aktualitatea ulertzeko saioa, entzuleen kontsultei lehentasuna ematen diena, Felix Zubia medikuaren azalpenekin.
Txirrindulari zalego handia dago Euskal Herrian. Txirindulari eta txirrinduzaleekin pentsatuz, prestakuntza planak, gomendioak, bidaiak eta proposamenak egingo dizkizu "Tandema" podcastak, Mikel Astarloza adituaren ahotik. Modu erraz eta erakargarrian, atalez-atal bi gurpilen arloan aurrera egingo dugu, Mikelek eta zuk tandem egokia osatzen duzuelako.
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?
"Geldiezinak" erreferentziazko emakume kirolariak hobeto ezagutzera emateko podcasta da.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Achucarro Forum hitzaldi-zikloa Achucarro zentroaren ekimen bat da, eta garunari eta haren gaixotasunei buruzko ikerketarekin lotutako komunikaziora, hedapenera eta sentsibilizazio sozialera bideratuta dago.
Iraganeko gaixotasun infekziosoak osasun-arazo larriak izango dira 30 urte barru. 2050ean, superbakterioak mundu osoan egongo dira eta minbizia baino heriotza gehiago eragingo dituzte. Hori da Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspena. Izan ere, bakterioak antibiotikoekiko erresistente bihurtu dira.
"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
"Korapiloak" podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten zenbait pertsona, gizarteak bizkarra eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. "Biba zuek" saioko atalaren osagarri dugu podcast hau.