Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
AEBko zesta puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. Dokumental honek kirolari horien bizipenak jasoko ditu.
Euskara ikasteko gune txikia da, eta INGURAren parte da. INGURA HABEk helduak euskalduntzeko sortutako online ikaskuntzarako plataforma digitala da.
Moda, diseinu eta dekorazio tendentzia berriei buruzko saioa Ederne Frontelak gidatuta, eta Andoni Calvo eta Sarai Perezen kolaborazioarekin.
Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekin dio, hainbat hamarkadaz Santo Tomé y Príncipe Afrikako uhartean erbesteratuta egon ondoren; 1986an Frantziak eta Espainiak hara deportatu zuten. Kristiane Etxaluz lankidea izango du lagun.
Esku-pilotari buruzko dokumentala, Joseba Urkiolak eta Oier Plazak zuzenduta. Abel Barriola pilotari ohia eta Jokin Altuna, Mikel Idoate, Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar pilotariak ditu protagonista, eta eskuek frontoiko kirol honetan duten garrantzia erakutsiko du.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Dokumentalak Jai Alairen historia harrigarria kontatzen du, Guillermo Amuchasteguiren biografiarekin batera. 1910ean Ondarroan jaioa, pilotari erraldoia izan zen 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetan, eta joko estiloa irauli zuen; inoizko atzelari onenen artean dago, eta, gainera, izugarri karismatikoa da frontoietatik kanpo eta frontoien barruan. Hemingway, Esther Williams, Errol Flyn edo Mario Moreno Cantinflas izan zituen lagun, Guillermok urrezko garai bat irudikatzen du, non pilotaria artistatzat hartzen zen eta halakotzat bizi zen. Bizitza abenturaz, pasadizoz eta gau zoroz betea zuen, sarritan Miamiko, Mexikoko edo Habanako frontoietan jokatutako partida batzuen ondoren hasten zirenak.