Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Anna influencer ospetsu bat da eta sare sozialetan publikatzeari utzi dio. Halako batean, Anna erdi biluzik ageri den argazki bat aurkituko du 15 urteko Ninak bere aitaren telefonoan eta ikertzen hasiko da. Ondorengo gertaerek erabat aldatuko dute Ninaren eta bere familiaren bizia.
Léna 28 urteko community managerra da Parisko polizia-prefekturan. Aldi berean, serieko hiltzaile bat dabil hiriburuan eta sare sozialak erabiltzen ditu polizia nahasteko. Harekin komunikatzen saiatuko da Léna.
Gazteentzako thriller distortsionatua da. Istorio honetako protagonistak Marion eta Marit dira, bigarren hezkuntzako hirugarren mailako bi lagun. Lagun min-minak dira, igeriketa sinkronizatuko talde nazionalean daude eta institutua amaitzean Estatu Batuetara joateko ametsa daukate biek. Norvegiako udaberriko oporren aurretik Marionen sexu-bideo bat zabaltzen da eskolan. Ondorioz, lagunen eta familiaren artean zurrumurru asko sortuko da eta kontua ilun jarriko da. Istorioa amaieratik hasten da; bi lagun minak igerilekuan daude eta egundoko borroka fisikoa izango dute. Hortik abiatuta istorioa atzekoz aurrera joango da.