Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Itsasoa, mendiak eta musika izango dira protagonistak goi mendietatik Euskal Herriko kostara.
Trikitixa ikasle talde batek Donostiatik Castelfidardo Italiako herrira egin duen bidaia du ardatz Unai Guerraren dokumental honek. Trikitixaren jaioterria ezagutu nahi dute, bertoko artisauek XIX. mendetik eskuz lantzen baitute akordeoi diatonikoa.
Korrontzi taldeak, hainbat gonbidaturekin batera, Zugarramurdiko Leizean eskainitako "Korrontziren Nafar Loreak Zugarramurdin" ikuskizunaren emanaldia. Publikoan 500 lagun baino gehiago bildu zituen ikuskizunak eta 150 parte hartzaile pasa ziren oholtza gainetik.
Euskal Herriko leku berezienetako batera goaz Urte Berri Egunean, lagun sorta paregabearekin, Kepa Junkera eta Sorginak Zugarramurdin.
Kepa Junkera 2018ko abenduaren 6an atera zen eszenatik Ganten ,Belgikan. Desagertu egin zen, akordeoia isildu egin zen. Albisteek iktus bati buruz hitz egiten zuten, larrialdiko ospitaleratze bati buruz, errekuperazio prozesuari buruz, eta ondoren ezer ez. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko errehabilitazio saioak, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Dokumental hau Kepak artearekin, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin hunkitzen, bizitzen, sortzen jarraitzen duenaren kontakizuna da.
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.
Gazteako saiorik musikalenean, egunean zehar entzun ez dituzun kantak dira protagonista. Beste aldeko musikaz gain, ohiko kolaboratzaileak, bogan dauden kontuak eta artista gonbidatuak pasatuko dira Julen Idigorasen eta Ainhoa Vitoriaren mikroetatik. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara: B Aldea.