EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "FANT - Festival de Cine Fantástico de Bilbao"

12 emaitza

Iltzeak

Iltzeak

Irteten den iltzeak zanpatuta amaitzen du beti.

1 minutu
Euskara
Animazioa
Lanbroa

Lanbroa

Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator

20 minutu
Euskara
Drama
Cuchillo, McGregor y el vasco

Cuchillo, McGregor y el vasco

Cuchillo bidelapur bat da, gauza arraroak gertatzen diren basamortuko eremu batetik Mexikoko mugarantz sari-ehiza baten atzetik dabilena. Ihesaldian zehar Patxi ezagutuko du, euskal artzain bat, eta bere etsaiari aurre egin beharko dio: McGregor sari-ehiza beldurgarria.

14 minutu
Euskara
Fantasia
Herioarekin jolasean

Herioarekin jolasean

Aitona Eusebio gaixorik dago eta zama bihurtzen hasi da familiarentzat. Denek uste dute zahartuta dagoela, kontatzen dituen istoriotxoak sinestezinak direla. Inork ez dio sinesten. Gau batean etxean heriotza agertzen zaion arte.

18 minutu
Euskara
Thrillerra
Hikikomori

Hikikomori

Nara bere gelatik ezertarako irteten ez dena youtuber gazte bat da. Bere borondatez isolatuta bizi da, Interneten duen konfinamendua kontatuz, mundu mailako pandemia batek mundu guztia etxean gelditzera behartzen duen arte.

13 minutu
Euskara
Fikzioa
Ohe azpiko zera

Ohe azpiko zera

Martini galtzerdiak desagertzen zaizkio gauero. Ikaskideek barre egiten diote eta etxean errieta egiten diote etengabe galtzeagatik. Martinek bere beldurrei eta beste zerbaiti aurre egin beharko die, desagertze misteriotsu horiek nork edo zerk eragiten dituen jakiten saiatuz.

12 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa
Berun arraina

Berun arraina

Itsas biologiako ikasle eszeptiko bat urruneko arrantza-herri batera joango da, "Berun arraina" izeneko arrain arrotz bati buruzko ikerketa bat egiteko asmoz. Han, nahi gabe, sirena ipuin makabro batean sartuta egongo da.

15 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa
Munstroak ez dira existitzen

Munstroak ez dira existitzen

Nai Phnom Penh-en (Kanbodia) bizi den mutiko bat da. Azkenaldian amesgaiztoak izaten ari da "Yeak" delakoarekin, gaizki portatzen diren haurrak jaten dituen "khmer" tradizioko munstroarekin. Michaelek, eskolan duen ingeles-irakasleak, munstroak ez direla existitzen esaten dio, haurren ipuinak direla. Baina egia oso desberdina da.

9 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa
Naara

Naara

Bideoblogger harrotu bat Afrikan dabil, eta, jakin gabe, Afrikako folklorearen historia kezkagarri eta magiko batean murgiltzen da.

14 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa
Ni a sol ni a sombra

Ni a sol ni a sombra

Nerea basoaren erdian desorientatuta dago. Gizon bat atzetik agertu zaio eta ezkontzeko eskatu dio. Gertaera bitxi horren ondoren, euren arteko harremana eta elkarrekin egoteko arrazoia ezagutaratuko da.

13 minutu
Euskara
Suspensea
Ilargi Guztiak

Ilargi Guztiak

Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batetik. Larri zauritua eta hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin betiko bizitzera behartuz.

98 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa
Baso beltza

Baso beltza

Sir Hector, armadura eta zaldia dituen zaldun ausarta, Oihan Beltz lizunean sartzera doa, ogro izugarri batek harrapatutako dama eder eta birjin bat askatzeko. Lortuko ote du gure heroiak ogroa garaitzea beste batzuek izugarrikeria eta heriotza jasan duten tokian?

14 minutu
Euskara
Zientzia Fikzioa