Emaitzak kargatzen...
216 emaitza
Kirola bere osotasunean. Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza etab. Kirola eta kirolariak. Gizonen eta emakumeen kirola. Emankizunak, erreportajeak, elkarrizketak, adituen iritzia. Kirol guztia, umorez jantzita.
Momentuko arrakastarik entzunenak, baita galdu ezin dituzun nobedadeak ere. Musika eta konpainia onena izango dituzu bidelagun Gaztean.
Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol jardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak.
Bilbao BBK Livetik zuzenean egindako saio berezia. Jaialdiko hainbat artista, talde eta eragilerekin bat egingo dugu, eta Kobetamendiko giroaren berri emango dizugu. Betiere musika eta konpainia onenarekin.
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen hasi zen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.
Aita-semeek egiten digute ipuin txiki eta soinu handien kontakizuna. Beraien etxeko sototik egiten digute, Danbor ezizena hartzen duen semea eta Txor-txor esaten dioten aitak.
"Bidegurutzean" ETBko saiotik eratorritako podcasta da hemen biltzen duguna. Bertan talde eta egileek beren musikaren inguruko gogoetak partekatzen dituzte.
Gorka Urbizuk ‘Bakan II’ izeneko EPa aurkeztu du Gaztean, Tabakaleratik zuzenean egindako saioan. Ainhoa Vitoria eta Julen Idigorasen gidatutako aurkezpenean, Abbey Roaden grabatutako lanaz, sare sozialez, kantugintzaz eta liluraz hitz egiteko aukera izan du nafar artistak.
Antton Telleria eta Iker Lauroba, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, aurrez aurre, umorez. Zalantza guztiak piztuko dizkizute, alde edo kontra dauden entzun ondoren.
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.
Gaztean, Dj Makalaren eskutik, Boom Shaka Laka irrati showaren denboraldi berria. Beti bezala, bazter guztietako musika berri eta ez hain berriak, esklusiboak, aurrerapenak! Dastatzeko, deskubritzeko, gozatzeko, dantzatzeko! Boom Shaka Laka!!! Mundu osoko taupadak zure belarrientzat!
Asier Leozen musika aukeraketa zabala. Konpainiarik onena, noiznahi eta nonahi.
Marian Beitialarrangoitiak osasunak historiarekin eta gizartearekin duen lotura erakusten duten gaiak lantzen ditu, horietan arituak eta adituak direnekin hitz eginez.
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Musika-egileek landutako podcasta, beren bidea erakusten diguten bitartean.
Musikaren orbitan jarriko gaituen podcasta, egile eta musika estilo zehatzen inguruko tarteak bilduz.