Emaitzak kargatzen...
7 emaitza
2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu dokumental honek.
Aralarreko hamalau orduko ibilbideari buruzko erreportaje berezia, Aitor Elduain kazetariaren eskutik eta Anjel Alkainen umore ikutuarekin.
Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur horretan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, ezagutu denetik esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki, Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.
Andoni Urbistondok Himalaiako 14 zortzi milako tontorrak erakutsiko dizkigu, han izandako 14 mendizale euskaldunen bidez. Audio edizioa, Mikel Fonsecak.
Altzako bazter eta txokoak ezagutarazteko asmoz antolatutako mendi lasterketa.
Adrian (Txiki) eta Borja, anaiak, eskaladako kirol-teknikariak eta erdi-mendiko gidariak dira. Elkarrekin Donnay Anaiak izeneko proiektua osatzen dute. Horri esker, munduko paisai ikusgarrienetara bidaiatu eta eskalatu ahal izan dute.
Abentura bat Groenlandian. Hiru eskalatzaile eta lau base-jauzilari profesional helburu berarekin: Ulamertorsuaq mendia igo eta bertatik salto egitea. "Next Stop: Greenland" izenburuko dokumental honek, kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak ditu oinarri.