Emaitzak kargatzen...
84 emaitza
Ikasi euskal dantzak pausoz pauso zure erritmora Aiko dantza taldearekin.
Ikasi euskal dantzak pausoz pauso zure erritmora Aiko dantza eskolarekin.
Bizi filosofia bat, ez zehazki. Musika eta dantza sentitzeko modu berezi bat. Azken azalpen hori zehatzagoa da Aiko konpainiak egindako lana definitzeko. Bere estilo eta filosofiarekin, beldurrik eta errezelorik gabe dantzan ikasteko beharrezko tresnak eskaintzen ditu Aikok. Dokumentalean, tresna horiei buruzko gako batzuk emango ditugu.
Tio Teronen Semeak taldea izango da protagonista Oholtzan saioan. Festamentua umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea eskainiko dute Donostiako Trinitate plazan.
Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!
Euskal dantza eta parranda dira Tio Teronen Semeak dantzari kuadrillaren Freshcool emanaldiaren oinarriak.
Kontzertu hau Iruñean eman genuen 2023ko uztailaren 8an, hiriburuko Konpainia plazan, 1978ko San Ferminetako sarraskia omentzeko gure aletxoa jarri nahi izan genuelako. Autoekoitzita. 25 lagun baino gehiago egon ginen lanean dena aurrera ateratzeko.
Mulixa dantza taldeak eta Iñaki Perurena harrijasotzaielak 'Harria' izeneko ikuskizun berezia eskainiko dute Karrantzako Pozalagua haitzuloan. Musika, tradizioa eta dantzak Perurenak harriarekiko duen hausnarketekin uztartzen dira.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpin egindako ikuskizuna. Bertan parte hartuko dute: Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikuntz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.