Emaitzak kargatzen...
13 emaitza
Etxebestetarrak, oporretara abiatu behar diren egun berean, diru gabe geratuko dira. Herrikoen aurrean itxurak mantentzearren, etxean gordeta pasako dituzte oporrak.
Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatu dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, bitxikeriak edota anekdotak.
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikariak gidatutako podcasta da "Klaketa". Euskal ikus-entzunezkoak ditu ardatz, eta atal bakoitzean film edota telesail bat da hizpidea. Bertan lan egindako protagonista bat gonbidatzen dugu, izan aktore, zuzendari, makilatzaile, produktore, gidoilari... Elkarrizketatua sakonago ezagutzeko aukera duzu, bere ibilbidea, eta aukeratutako filmaren bitxikeriak edota anekdotak.
Zure abizena nondik datorren jakin nahi? Entzun Mikel Gorrotxategiren azalpenak. Euskal abizenen jatorria aurkitzeko hizkuntza eta historia nahasten dituen bidaia.
Dida! saioan ia dena da ona, baina onena, bikainena, galdu ezinezkoena, bi orduz emango dizugu igande goizetan. 11:00etan hasita, XXI. mendeko meza santua.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa. Gaurkotasuna eta gai sozialak jorratzeaz gain, egunero protagonista bat izango dute, eta kolaboratzaile zerrenda luzea.
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
“Hiru, bi, Bach!” podcastak Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena 1827) “Zazpigarren Sinfonia” aztertu eta xehetuko du, modu berritzaile eta erakargarrian. Atal bakoitzean, musikaren maisu-lan hau puzzle bat bezala zatitzen joango da, piezaz pieza. Obraren atzean ezkutatzen dena eta berau osatzeko prozesua nolakoa izan zen ezagutzeko aukera eskainiz. Podcast honen helburua, musika klasikoa gazteengana modu berri eta berritzaileaz hurbiltzea da. Gazteek kontsumitzen dituzten formatuak eta kanalak erabiliz, beren playlist kuttunean, musika klasikoa ere sartzeko xedez. Euskal Herriko Gazte Orkestrak, EGOk, 2024ko neguko programan eskaini zuen Beethovenen “Zazpigarren Sinfonia” eta bertako musikariek, berariaz, podcast honetarako grabatutako piezak entzun ahal izango dira bide batez. Bost atalek osatzen dute podcasta eta bi gidari nagusi ditu, Felix Etxeberria eta Oihana Etxebeste, EGOko musikari gazteak biak, Iker Sanchez, musika aditua eta EGOko Topaketen zuzendariaren laguntzaz ariko direlarik.
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Euskal Herrira bizitzera joan den argentinar baten abenturak kontatzen ditu komedia honek. Saul Arrateren etxera iristean, gauzak aldatu egingo dira, nahiz eta familiaburua, Txomin, gizon burugogorra, kontserbadorea eta bere tradizioetan ainguratua izan, bere alabak errabinoen seme eta biloba honekin duen harremana onartzen ez duena, ez baitu urdaiazpikorik eta itsaskirik jaten, eta gainera, bizitza osoan lan egin duen enpresako exekutibo izar berria bihurtuko dena, Olabe S.L.