Emaitzak kargatzen...
39 emaitza
Bere ibilbidearen unerik gorenean, Berri Txarrak musika bandak amaiera emango dio 25 urteko ibilbideari agur esateko mundu bira batekin. Hori erregistratzeko, Marina Lameiro Lameiro nafar zinemagilea beraiekin elkartu da eta erretratu koral bat eraiki du munduko hainbat lekutan (Euskadi, Alemania, Japonia, Estatu Batuak...) bizi diren istorio desberdinetatik abiatuta. Istorio horiek guztiak interes partekatu batek markatzen ditu: Berri Txarrak taldearen musikak.
Faktoria albistegian landutako gaiak. Kazetaritza lana, gure inguruan gertatzen dena ulertzeko, lerroburuetatik harago.
Erreportaje honek duela urte asko Ameriketako Estatu Batuetara joandako euskal puntistak ditu protagonista. Zesta puntaren urrezko garaia eta gainbehera gogoratzeaz gain, gaur egun daramaten bizimoduaz arituko dira.
Eguerdiko albistegi nagusia, Maite Artolaren eskutik, egunekoari neurria hartzeko.
Beirut kanpoaldean, amets handiak dituzte Lilasek eta haren metal bandako kide diren Shery, Maya, Alma eta Tatyanak, baina aukera gutxi dituzte. Banda Erresuma Batuko musika-jaialdi batean agertu ondoren, espero zuten bizi-aldaketa ez da ematen eta Lilas etxera itzuli da, Libanora, kolapsoaren ertzean.
Einer Gilkyson, galera batek jotako gizona, eta bere laguntzaile eta lagun onena, Mitch Bradley, 40 urte daramatzate elkarrekin bizitzen eta lan egiten Wyomingeko ipar-mendebaldeko arrantxo batean.
AEBko zesta puntaren azken gotorlekua izan den Miamiko Daniako frontoia ixteak euskal puntisten ametsak apurtu ditu. Dokumental honek kirolari horien bizipenak jasoko ditu.
AMERIKANUAK dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz “Txapo” edo Juan Juaristiren “Parrillas” oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.
Kataklismo batek Y kromosoma duten ugaztun guztiak kanporatzen ditu, gizon zisgenero bat eta tximino bat izan ezik.
NEXT GOAL WINS itxuraz gaindiezinak diren ezbeharren aurrean itxaropenak duen botereari buruzko istorio inspiratzailea da, eta bizitzan irabazle izateak benetan esan nahi duenari buruzko ikasgai praktikoa.
Telesail hau ehunka urte elkarrekin bizitzen daramaten lau banpiroren eguneroko bizitzari buruzkoa da. Euren lider ilunaren bisita jasotzean, duela mende bat New Yorkera iritsi izanaren helburua zein den gogoraraziko zaie.
Julesek urteak daramatza mutil berarekin. Beraz, harreman hori bat-batean bukatzen denean, ez daki nora jo. Galdutako lagunengana gerturatu, eta lezio garrantzitsu bat ikasiko du: emakumeen arteko aliantzak ezinbestekoak dira zauriak sendatu eta berriro norbera sentitzeko.
Tennesseeko neurozientziaren ikerketa-zentro batean 300 pertsona desagertu dira, eta Lia Haddock kazetari estatubatuarrak misterioa argitzen saiatuko da.
Bere aitaren autoa berreskuratzeko asmoz, Waynek, 16 urteko bihotz oneko gazte batek, Bostonetik Floridara bidaiatuko du motorrean bere lagun Delekin.
Arantxa Tapia eta Helena Franco, ekonomiaz eta kudeaketa publikoaz dakitena mahai gainean jarri eta ikuspegi ezberdinak kontrastatzen. Bi ikuspegi, nork bere iritzia osatzeko.
Nafarroako areto-futboleko entrenatzailea, Imanol Arregi, Kuwaiten ari da lanean, eta Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren ondoren, tentsioan bizi dira. Izan ere, bizi den herrialdea gatazkan zuzenean sartuta ez badago ere, Estatu Batuek inguruan dituzten baseak Irango erasoen jomugan daude. Arregik azaldu digunez, bere etxetik ikusten du nola ari diren misilak atzematen, eta etengabe alarmak eta leherketak entzuten dituzte.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
¡Estatu Batuek ezarritako muga zergei Txinak emandako erantzunak talka ekonomikora eramango ditu bi estaduak. Burtsen beherakadak jarraitzen badu atzeraldiaren atarian geundeke.
Gazako bi milioi palestinarrak kanporatu, eta Estatu Batuen kontrolpean Ekialde Hurbileko "Riviera" sortzeak nazioarteko legedia urratzeaz gain, aro modernoko oinarriak irauliko lituzke.
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Lurrak bakealdi luzea izan du Boo Ahaltsua garaitu eta haren hondamendien izua gizakien oroimenetik ezabatu ondoren, baina lehiarako jaio direnen artean, borroka-gosea ezin du ezerk ase. Eta laster agertuko dira horretarako aukera emango dietenak; handiena izateko egarria ere ez baita erraz asetzekoa.