Emaitzak kargatzen...
24 emaitza
Alberto Santanak gidatutako dokumental sail honek Euskal Herriaren historiari buruzko ikerketa eta aurkikuntzaren bidaia bisuala izan nahi du, ikerketa zientifiko berrienen argitan.
Asturiasko frontean hildako Euzko Gudarosteen kapilauen buruzagiaren hiletari buruzko erreportajea. Ekitaldi erlijioso ikusgarria Euskal Langileen Elkartasunaren Konfederazio Nazionalaren egoitzatik, ELA sindikatutik, abiatzen da, eta Bilboko Kale Nagusitik eta Isabel II.aren zubitik igarotzen da, Areatzan amaitzeko. Ekitaldia 1937ko martxoan izan zen.
Butan erreinuak egun bizi duen tradizioaren eta modernotasunaren arteko gatazka erakusten da, bertako bi pertsonaiaren bidez: Bertako tradizioaren oinordekoa den fraide budista gaztea, eta Himalaiako erreinu txikian House eta Techno musika jartzera ausartzen den lehen Disc Jockeya.
Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadaren bitartean. Gerraren bidegabekerien eta ankerkerien lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bere burua ere arriskuan jarrita.
Gure gazteen mahaia biltzen dugu erlijioak bere bizitzan duen pisua aztertzeko. Fedeaz, otoitzaz, talde eklesiastikoetan parte hartzeaz eta kredoei atxikitzeaz eztabaidatzen dugu haiekin, eta jarrera eta iritzia askotarikoa dela jakiten dugu: fededunak eta praktikatzaileak, agnostikoak edo apostatak.
"Historia eta istorioak" historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako podcasta da. Lehen pertsonan kontatutako historia giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea, hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
E"uskal Herria eraikitzen" sailak Euskal Herriko eraikin zibil eta erlijioso enblematikoei buruzko animazioak biltzen ditu, estilo erromanikotik hasi eta barrokoraino. Modu didaktikoan, estilo bakoitzeko elementu arkitektoniko garrantzitsuenak nabarmentzen dira.
Miren eta Manuren erlazioa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dute asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dio zintzarri bat dela zapaltzaileek entzuten duten azken hotsa...
Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du filmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du semearekin garai batean zuen erlazioa berreskuratu, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan.
Erakusketak 63 proiektu irudikor biltzen ditu: egoitza pribatuak, udal eta gobernu eraikinak, gune erlijioso eta eszenikoak, eta inoiz gauzatu gabeko hiri-megaegiturak. Frank Gehryk Guggenheim Bilbao Museorako sortutako eraikinean, XX. mendeko arkitekturaren ikono batean, erakusteak esanahi gehigarria ematen dio gainera.
'El vuelo de las Libélulas' Mariburruntzi igeriketa artistikoko taldeko 50/60 urteko bederatzi emakumeen bizitza zailen arteko koreografia da. Bederatzi emakume dira, elkarren artean guztiz desberdinak: Ingurune kultural, sozioekonomiko eta familiar desberdinetakoak dira. Iritzi politiko eta erlijioso desberdinak dituzten pertsonak, bizi-aukera desberdinak aukeratu dituztenak. Uretatik kanpo inoiz bat egin ez duten pertsonak dira. Enpatiari eta adiskidetasunari esker bizirik dirauten emakume guztiz desberdinak.
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunek abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko al dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
Proiektu honetan Bilbon eta inguruetan bizi diren 6 kulturatako jaien berri emango dugu. Hau da, sei kultura desberdinetako sei jai aukeratu, eta horiek gure artean, gure gizartean nola ospatzen dituzten aztertu dugu: Mexikoko Hilen Eguna, tradizio islamikoaren Eid al-Fitr jai erlijiosoa, kolonbiarren Kandelatxoen Jaia, errumaniarren Egun Nazionala, txinatarren Urteberria eta Kameruneko sawatarren Ngondo Jaialdia. Helburua espazio bat sortzea da elkarrengandik ikasteko, lotura sendoagoak eraikitzeko eta, azken batean, gure komunitatea indartzeko. Jaien berri izateko, Bilbo eta inguruetako 28 lagun elkarrizketatu ditugu, andre, gizon, umea, gazte eta adinekoak. Haiek kontatu digutena da bai ikus-entzunezkoan, bai argitalpen honetan erakusten dena. Eurak dira protagonistak. Hala bada, egitasmo honen bidez, munduari bira emango diogu, sei kultura ezberdinetako jaiak ezagutzera eta ospatzera eramango gaituen bidaia batean. Izan zaitezte gure bidelagun kolorez eta musikaz beteriko ibilaldi honetan!