EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Erbesteratuak"

8 emaitza

José Antonio de Aguirre New Yorken (1942)

José Antonio de Aguirre New Yorken (1942)

Jose Antonio de Agirreren bizitzari buruzko dokumental laburra, Frantziatik, Belgikatik, Alemaniatik, Suediatik, Brasildik, etab. bidaiatu ondoren New Yorkera iritsi zenekoa. Bertara iritsitakoan, Agirrek erbesteko Eusko Jaurlaritza abian jarri zuen, izan ere, Parisen egon zen aldi laburrean, alemaniarren etorreraren aurrean ezin izan baitzuen hura egin.

14 minutu
Euskara
Matrioskas

Matrioskas

Laurogeita hamar urteko bost emakumek, itxuraz arruntak, deserrotzeak eta erbesteak markatutako aparteko bost bizitza ezkutatzen dituzte.

60 minutu
Euskara
Dokumentala
Caminho Longe

Caminho Longe

Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekin dio, hainbat hamarkadaz Santo Tomé y Príncipe Afrikako uhartean erbesteratuta egon ondoren; 1986an Frantziak eta Espainiak hara deportatu zuten. Kristiane Etxaluz lankidea izango du lagun.

73 minutu
Euskara
Dokumentala
Hirugarren koadernoa

Hirugarren koadernoa

Aktore bat eta zinemagile bat zinema-gidoi bat entseatzen ari dira. Gidoiak Maria Dolores Gonzalez Katarainek, Yoyes, 1980 eta 1985 artean Mexikon erbesteratuta zegoela, ETA utzi ondoren idatzi zuen egunkariko pasarteak jasotzen ditu. Gidoiak aurrera egin ahala, Yoyesen hitzetan beste emakume batzuen distirak eta erreferentziak azaleratzen dira: Ulrike Meinhof, Simone de Beauvoir, Rocío Díazescobar, Alexandra Kollontai, Tina Modotti. Bitartean, kanpoan ilundu egiten du.

22 minutu
Euskara
Dokumentala
Gernika (1937)

Gernika (1937)

Izenburua oso esanguratsua da, autogobernuaren eta euskal askatasunaren ikurretako batekin lotzen baita, Gernikako arbolarekin, kasu honetan 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarekin, Euskadiren askatasunaren aurkako eraso gisa ulertzen dena. Filmak Euskal Herriko irudi dokumentalak ditu: bonbardaketaren ondorengo Gernikako hondakinak, Ugartetxeak filmatuak, eta euskal haurrak Frantziara, Britainia Handiara (Southampton) eta Belgikara (La Maison de nos Enfants) erbesteratu zirenekoak. Dokumental honek, beraz, gerraren euskal ikuspegi nazionalistara hurbiltzen gaitu, batez ere kanpoko propagandara.

20 minutu
Euskara
Karmele soinu-banda

Karmele soinu-banda

1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratu dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jaso du, dantza, eta musika, ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutu du, tronpeta-jole profesionala, eta harekin maitemindu da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatu da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin. Asier Altuna Izak zuzendutako "Karmele" filma Txintxua Filmsek ekoitzi du 2025ean. Aitor Etxebarria musikariak sortu du filmaren soinu-banda eta GUAUn osorik entzun dezakezu.

Euskara
Imanol: Azken Kontzertua

Imanol: Azken Kontzertua

Imanol Larzabalen omenezko dokumentala. Senideek, lagunek eta musikariek pertsona ohoratu eta artista aldarrikatu dute testigantza eta musika emanaldien bidez. Profesiotik jaiotako lagunak (Amaia Zubiria, esaterako), gaztaroko borrokan zailduak (hala nola, Joseba Sarrionandia) edo erbestean sortutako kideak (Paco Ibañez, kasu) dira, besteak beste, haur handi, gizon on edo kantautore onaren prototipo gisa definitu zuten pertsonaren historia kontatzen diguten testigantzak. Historio kontatua eta kantatua, Imanolen abestiekin janzten dena Olatz Salvador edo Mikel Urdangarin bezalako artisten ahotsean, edo fakirraren beraren ahotsaren bidez. Artista nomadaren bizitzaren errepasoa, arrakastaz gozatu zuena eta beti maite izan zuen lurretik erbesteratua izan zena. Inoiz itzali ez zen ahotsaren azken kontzertua.

68 minutu
Euskara
Biografia
Amaran hiltzea

Amaran hiltzea

Donostia, 1960. Jesusa Ibarrolak zapata berriak erosi nahi dizkio 20 hilabeteko alaba Begoñari. Haurra izeba Soledaderen ardurapean utzi du Amarako geltokian. Baina bonba bat lehertu da eta Begoña hil da. Justizia frankistak inor atxilotu gabe itxi du kasua, eta ahanzturan erori da. 2000. urtean Ernest Lluchek istorio hura gaurkotasunera itzuli zuen, errebelazio polemiko batekin: Begoña ETAren lehen biktima izan zela deskubritu zuela adierazi zuen. 2010ean, Diputatuen Kongresuak ofizialki aitortu zuen talde terrorista horren lehen biktima izan zela. Kasua behin betiko argituta dagoela dirudien arren, historialari batzuek, zalantzan jartzen dute bertsio hori eta DRIL seinalatzen dute, ahaztuta dagoen erakunde terrorista misteriotsua, espainiar eta portugaldar erbesteratuek osatua eta Che Guevarak eta erregimen kastristak lagundua.

60 minutu
Euskara
Dokumentala