Emaitzak kargatzen...
12 emaitza
"Basque" Etxepare Euskal Institutuaren podcasta da, ingelesez ekoitzia. Nazioarteko entzuleari espreski zuzendutako podcast honetan Oier Aranzabalek inspirazio-iturri diren hainbat euskal artista eta sortzaileren etxe eta lantokietaraino eramango gaitu. Gertu-gertutik solasean, euren ibilbide, bizipen eta gogoetetan murgilduz.
Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.
Olga Zabalgogeaskoa kazetariaren eskutik, Euskal Herriko historian barrena murgilduko gaitu saio honek. Pertsonaia ezagunen eta herritar anonimoen abizenen bitartez, bakoitzaren arbasoen istorioa berreskuratuko du.
Eneko Atxa sukaldariarekin elkarlanean aritu gara berriro ere. Oraingo honetan, Larroxa deritzon platerrari omenaldia egin diogu. Lore bat paperean, plastilinazko larrosa bilakatuko da, eta gero, txokolatezko postre polit eta gozoa. Eneko Atxak sortutako dastatzeko menuaren amaiera bikaina.
Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zuzendariak beren ideiak eta sorkuntza-proiektuak batu dituzte goi-sukaldaritzaren eta hurbilen dugun zinemaren mundu ezezagunera eramango gaituen film labur hau egiteko.
Javi Riveroren eskutik, euskal sukaldaritzako ezinbesteko 20 platerak ezagutuko ditugu, gure gastronomia munduko onenetakoa bihurtu duten platerak.
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuten eta bere ingurukoek alde batera utzi zuten. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera joan zaio. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena.
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.