Emaitzak kargatzen...
10 emaitza
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Dokumentalak azken 120 urteetan galiziarrek Euskadira egindako emigrazioa eta bi kultura zaharren arteko harreman estua azaltzen du. Auzotarren, sortzaileen, musikarien, kazetarien eta historialarien testigantzen bidez, Galizia eta Euskadiren arteko historia partekatua berreraikitzen da. Parte-hartzaileen artean daude, besteak beste, Ibai Muñiz, Mercedes Carreira, Anxo Deive, Xabier Amuriza, Kepa Junkera, Rosa Orellana, Dani Álvarez, Kaki Arkarazo eta zuzendaria, Davide Cabaleiro.
280 milioi pertsona bizi dira gaur bere jatorrizko herrialdetik kanpo. Inoizko daturik altuena da, baina gizakiak betidanik mugitu gara batetik bestera. Migrazioei soseguz begiratzeko tartea da hau.
Bere aitasantutzaren lehen bederatzi urteetan, Frantzisko aita santuak 37 bidaia egin ditu eta 53 herrialdetan izan da. Bere helbururik garrantzitsuenak pobrezia, emigrazioa, ingurumena, elkartasuna eta gerra izan dira. Bidaia horietako bik -lehenengoa Lampedusa uhartera eta bigarrena Ekialde Ertainera- bere "Sua itsasoan" (2016) eta "Notturno" (2020) filmetan jarraitutako ibilbideekin bat egiten zutela ikusita, jakinminez, Gianfranco Rosiren asmoa, film honetan, Frantzisko aita santuaren gurutze-bide propioa konposatzea izan da, bidaia horiei jarraituz, hark ikusten duena ikusiz, esaten duena entzunez eta aita santuaren bidaien artxiboko irudien, Rosiren irudien eta gaur eguneko munduaren irudien arteko elkarrizketa bat sortuz.
Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nerearen bizitzako desoreka handitu egingo da bere ama, Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
Larunbat arrunt bat Kalifornia hegoaldean. Adam, behe-erdiko klaseko estatubatuarrak, agur esan die emazteari eta seme-alabei, asteko lanari ekiteko.
AMERIKANUAK dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Igoa, Pete Paris, Jose Yaniz “Txapo” edo Juan Juaristiren “Parrillas” oroitzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.
Remy eta Juliyat nerabeak maitemintzen direnean, haien arteko harremana inflexio-puntu bihurtzen da asilo-eskatzaileen etorrerak banantzen duen herri bateko bi familien arteko gatazkarako.
Tetuán zinemagile baten barne-bidaia da, bizitza pertsonaletik abiatzen den istorio unibertsala: protagonistena baina baita Iratxe Fresnedarena berarena ere. Paisaia ikusga-rriak, natura hunkigarria, itsasotik eta bizitzatik haragoko hiri zaratatsuak eta basamortua-rekin bat egiten duten komunitateen ametsak. Kamerak zuzenean jasotzen ez duena, artxiboko materialak eskaintzen du. Artxibo aurkituak, iraganaren eta orainaren arteko uztarketak, Fresnedaren pentsamendu-fluxuaren erritmoarekin zipriztindua doa. Off-eko ahots horrek, pertsonala dena, unibertsala bihurtzen du istorioa eta, aldi berean, autorearen barne bidaia sortzailea aitaren pausuen bila doana, orainarekin lotzen du.
Tasio ikazkin lanetan ari da hamalau urte zituenetik Urbasa mendilerroko Nafarroako herri txiki batean. Bizitza aldatu arren, mendia beti dago malkartsu eta eder. Basoa da bere haur-jolasen eszenatokia, baina baita bere familiarentzako mantenua aurkitzen duen lekua ere. Heldutasunera heltzean, ikatzari ezkutuko ehiza gehituko dio. Nekazari-exodoaren garaia den arren, non herritarrak etorkizun hobe baten bila hirietara emigratzen duten, Tasiok nahiago du mendian erabateko bakardadean bizi, bere askatasuna babestearren.