Emaitzak kargatzen...
208 emaitza
Emakumeek Euskal Herriko kirol jarduera ezberdinetan duten presentzia erakusten du dokumental honek.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gaur egun munduko sukalderik onenetako bat den euskal sukaldera garamatzaten lehen urratsak eman ziren. Eta prozesu horren aitzindariak, amengandik edo andereñoengatik ikasitakoa eta Frantziako sukaldaritzaren modernitate-ukituekin nahasten jakin zuten emakumeak izan ziren. Baina emakume horiek ez daude liburuen aurkibideetan, ezta aldizkari zaharretan, edota ostalaritza eskoletan.
Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.
Euskal Herriko historia eta kulturaren dokumentazioan mugarri garrantzitsua da Ikuska.
Arantxa Tapia eta Helena Franco, ekonomiaz eta kudeaketa publikoaz dakitena mahai gainean jarri eta ikuspegi ezberdinak kontrastatzen. Bi ikuspegi, nork bere iritzia osatzeko.
"Xanti eta konpañia" irrati nobelak, Santiago Irusta, Xantiren 177 Taxian gertatzen diren pasadizoak biltzen ditu 54 ataletan banatuta.
Gure bizimodu tradizionalari lotuta sortu ziren herri-kirolak euskal kulturan sustraituta daude eta belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira. Baina azken hamarkadetan herri-kirolei buruzko ikuspegia goitik behera aldatu da. Ikus-entzunezko honen helburua herri-kirolak egiten dituzten emakumeak ezagutaraztea eta balioestea da. Hainbat modalitatetako kirolarien testigantzen bidez (harri-jasotzea, enborrak moztea, sokatira, txingak, sega...), kirol honek emakumeen eremuan izan duen bilakaera, gainditu beharreko zailtasunak eta etorkizuneko erronkak erakusten dira.
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Euskarari buruzko saioa, Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkeztuta.
Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. "Irrintziaren oihartzunak" dokumentalean, "Irrintzi" lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.
Emakumeak zinema zuzendaritzan lekua egin eta pertsonaia femeninoen erreferente berriak agertu izanak izan duen eragin zuzen eta errealaren inguruan egiten du hausnarketa; eta azpimarratzen du horrek zein eragin duen neskatoen eta emakumeen autopertzepzioan, eta, ondorioz, gizarte osoan ere.
Emakumeak gizartean eman dituen aurrerapausoak aztertzen ditu dokumental honek. Isilpeko garaietan bizitako hainbat emakumeren testigantzak biltzen ditu, tartean, Txaro Arteaga, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Urretabizkaia, Begoña Ameztoy, Mari Carmen Garmendia, Jone Gorizelaia, Loli Astoreka eta Mari Carmen Gallasteguirenak.