Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Historiak ahantzi dituen emakumeek izandako ausardia eta kuraia ardatz duen kontakizun honek espioitza, militantzia politikoa eta elkartasuna tartekatzen ditu.
Historiak ahantzi dituen emakumeek izandako ausardia eta adorea ardatz dituen kontakizun honek espioitza, militantzia politikoa eta elkartasuna tartekatzen ditu.
Ekonomia solidarioarekin, enpresen alderdi sozialarekin eta kalteberatasunean dauden pertsonen kontratazioarekin zerikusia duen guztia.
Bere aitasantutzaren lehen bederatzi urteetan, Frantzisko aita santuak 37 bidaia egin ditu eta 53 herrialdetan izan da. Bere helbururik garrantzitsuenak pobrezia, emigrazioa, ingurumena, elkartasuna eta gerra izan dira. Bidaia horietako bik -lehenengoa Lampedusa uhartera eta bigarrena Ekialde Ertainera- bere "Sua itsasoan" (2016) eta "Notturno" (2020) filmetan jarraitutako ibilbideekin bat egiten zutela ikusita, jakinminez, Gianfranco Rosiren asmoa, film honetan, Frantzisko aita santuaren gurutze-bide propioa konposatzea izan da, bidaia horiei jarraituz, hark ikusten duena ikusiz, esaten duena entzunez eta aita santuaren bidaien artxiboko irudien, Rosiren irudien eta gaur eguneko munduaren irudien arteko elkarrizketa bat sortuz.
Ibon eta Andoni hogei urteko bi gazte dira. Beren bizitzako ametsa Marokoko basamortuan lasterketa solidario batean parte hartzea da. Renault 4L modeloko autoen lasterketa da. Familiaren baserriko txoko batean 10 urte baino gehiago abandonatuta daramatzan autoarekin, aititaren autoarekin parte hartzea erabakitzen dute. Konpondu egin beharko dute, piezak lortu eta horretarako laguntza bilatu, abenturan lagunduko dieten babesleak aurkitu eta izena emateko dirua lortu.
Noddy eta bere lagunek Jostailandian jazotzen diren gertaera misteriotsuak ikertuko dituzte.
Asturiasko frontean hildako Euzko Gudarosteen kapilauen buruzagiaren hiletari buruzko erreportajea. Ekitaldi erlijioso ikusgarria Euskal Langileen Elkartasunaren Konfederazio Nazionalaren egoitzatik, ELA sindikatutik, abiatzen da, eta Bilboko Kale Nagusitik eta Isabel II.aren zubitik igarotzen da, Areatzan amaitzeko. Ekitaldia 1937ko martxoan izan zen.