Emaitzak kargatzen...
7 emaitza
Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zuzendariak beren ideiak eta sorkuntza-proiektuak batu dituzte goi-sukaldaritzaren eta hurbilen dugun zinemaren mundu ezezagunera eramango gaituen film labur hau egiteko.
Eneko Atxa sukaldariarekin elkarlanean aritu gara berriro ere. Oraingo honetan, Larroxa deritzon platerrari omenaldia egin diogu. Lore bat paperean, plastilinazko larrosa bilakatuko da, eta gero, txokolatezko postre polit eta gozoa. Eneko Atxak sortutako dastatzeko menuaren amaiera bikaina.
Emakumezko aktore talde bat eta zuzendari bat eraikitzen ari diren etxe batean astebetez bizitzen. Bat-bateko fikzioak, karaokea eta zinema. Film baten bilaketa helburu gertagaitz gisa. Sororitatea, barreak eta sorkuntza kolektiboa, emakume talde honen lanbideari eta sortze prozesuari buruzko esperientzia-filma sortzeko.
Abentura bat Groenlandian. Hiru eskalatzaile eta lau base-jauzilari profesional helburu berarekin: Ulamertorsuaq mendia igo eta bertatik salto egitea. "Next Stop: Greenland" izenburuko dokumental honek, kirol espedizioen atzean ezkutatzen diren adiskidetasun harremanak ditu oinarri.
Sukalde aurreratu eta probokatzaile baten egile, jankideen zentzuez haratago haien intelektoarekin jokatzen duen sukaldaria da eta dokumentalean, Pariseko Alain Duchasse-ko sukalde maisuei ikastaro bat ematen ikusiko dugu.
Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. "Irrintziaren oihartzunak" dokumentalean, "Irrintzi" lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegiak, dokumentalaren egileak, gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.