Emaitzak kargatzen...
23 emaitza
2024ko uztailaren 18an, Donostiako Saguesetik zuzenean emititutako nazioarteko musika elektroniko eta abangoardiakoaren jaialdia. Programazioa artistikoa: NotEnoughSamples, Elena Barker, This Ist eta Rat Look.
Aita Donostia, P. Aldave, E. Zubeldia, J. Vidaurre eta T. Garbizuren lanak. Helburu berak lotutako nazioarteko lau artistek iraganera bidaiatuko dute eta haien ibilbideko bizipenak aurkeztuko dizkigute. Sufrimendu, harrotasun, grina eta poztasun sentimenduen bidez autore euskaldunek pianorako egindako konposizioak eskainiko dizkigute, estilo neoklasikoan dantzatuz eta euskal kanta unibertsalekin aldizkatuz. Josu Okiñena (pianoa), Iker Murillo (dantza), Vitali Safronkine (dantza, koreografia), Arantxa Díaz Urbieta (testuak), Aizpea Goenaga (ahots narratzailea). Ainhoa Artetaren parte-hartzearekin
Haragia jatea debekatuta dagoen etorkizun hurbilean, eliteko atleta gazte batek behi txuleta bat probatzen du lehenbizikoz entrenatzaileak prestatutako erritu klandestino batean.
Kontxako badiaren inguru paregabean, irailean, Donostiako estropada tradizionalak ospatzen dira. Zalantzarik gabe, urteko egunik garrantzitsuenetako bat da.
Mendia, kultura, musika eta euskara uztartzen dituen jaialdian, Donostiako Orfeoia, Txomin Artola, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze, Leturia, Xendarineko Ahizpak eta Oreka TX arituko dira.
Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Datorkigunaren aurrean zer egin dezakegun ezagutzera eman nahi dugu, Guillermo Roak gidatutako saioan. Elhuyarrekin elkarlanean.
UIK, EHUren Uda Ikastaroen inguruan, Euskadi Irratian landutako edukia.
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? Eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria, kazetaria, eta euskal gizartean eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
"Se llamaba como yo", ahizparen izena jarri zioten emakumearen historia da. Ahizpa zuena, Donostian, Amarako tren geltokian jarritako bonbaren biktima izan zen. Haurra, leherketak hil zuen emakumea jaio baina bi urte lehenago. Isiltasunaren historia da, hildako haurraren dolua ezkutuan eta isilik gorde behar izan duen familiarena. Isiltasun sakona, egunerokoa eta ikertu ezina. Eta aldi berean, berrogeita hamar urte geroago, isiltasun hori hautsi zuen zarataren historia ere bada. Horrek herri osoarentzat esan nahi duenarekin. “Se llamaba como yo” sail dokumentala, "De eso no se habla"k EITB Mediarekin elkarlanean ekoitzi du, Espainiako Kultura Ministerioko dirulaguntza tarteko.