Emaitzak kargatzen...
4 emaitza
Benito Ansola zinemagilearen bizitza ibilbide hartuta eta Miren Agur Meabe idazlea bidelagun dugula, euskal zinemagintzaren historian barrena bidaiatuko dugu.
Aita eta osabak hil ondoren, Jonek, Josemiren alabak, Ibarretxe anaiei buruzko dokumental bat egitea erabaki zuen. Aitzindariak euskal ikus-entzunezkoen sektorean, sortzaileak, trauskilak eta geldiezinak; "Made in Euskadi" zinemaren aldeko apustua egin zuten hori errealitatea izan baino askoz lehenago. Ibarretxe anaien filmografia aztertuz eta haiekin egondako pertsonekin hitz eginez (Stephen Fry, Echanove, Ramon Barea, Santiago Segura, José Luis Rebordinos), Jonek apurka-apurka deskubrituko du hiru anaien zinema euren buruaren isla baino ez dela.
Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental amateur bat estreinatu da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Parisen, San Franciscon edota Dakarren ere proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek laster ahaztu dute. Hirurogei urte geroago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko film harrigarri hau. Atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar, apnea teknika erabiliz, hiru urpekari gaztek gidatuko gaituzte. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara pelikulen gaiak, pertsonaiak, begiradak, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da, besteak beste.