Emaitzak kargatzen...
9 emaitza
Telesailaren bigarren denboraldian jarraipena emango zaio Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriei. Herria isolaturik utziko duen lurrikara batek ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratuko ditu.
Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertuta dago sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Bideoa izango da utziko duen azken arrastoa. Txantxa al da? Benetan desagertu al da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.
Jeremy Belpois, Ulrich Stern, Odd Della Robbia eta Yumi Ishiyama eskola kideak dira eta eskolatik hurbil dagoen fabrika abandonatu batean superordenagailu bat topatuko dute. Ordenagailua piztean, Lyoko deituriko mundu birtuala ezagutuko dute.
Maider Segurolak eta bere taldeak hartzen dute Faktoriaren lekukoa: testigantza, elkarrizketa, entretenimendu eta umorez osatzen dute ordubatera arteko bidea.
Hamar urte baino ez dituen arren, Robin benetako heroia da. Joan printzeak iheslari eta bidelapurtzat jo zuenetik, Sherwood baso erraldoiaren erdian bizi da. Bere lagun Tuck eta John Txikiren laguntzarekin eta Lady Marian eta Scarlett alboan dituela, Robinek ausart aurka egingo die.
Arratsaldeko 17:00etan hasita, musikarik onena, lehiaketak eta eguneko kontu garrantzitsuenak Ibon Fernandez eta Alain Perezekin.