Emaitzak kargatzen...
178 emaitza
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Euskal Herri osoko hainbat bazter eta txokotako airetiko irudi ikusgarriak, helikoptero batetik eginak. Ikusten duguna ez da irudi-sorta polit bat besterik gabe, gure herriaren errealitate historiko eta soziala irudikatzen saiatzen baitira, kutsu poetikoa duten azalpenez lagunduta.
Gure lurra airetik zeharkatzen duen zentzumenentzako bidaia ikusgarria, bere esentzia inoiz ikusi ez den bezala erakutsiz. Naturgune ederrenak eta arkitektura ikusgarriena zeharkatzen dituen ikusizko esperientzia bat da, eta historiarekin, bertako biztanleen tradizioekin eta Euskal Herriko txoko bakoitzean bizi diren mito eta kondairekin bat egiten du. Fernando Velázquezen musika, dokumental sorta honen funtsezko zatia da eta narrazioarekin batera, atal bakoitzean funtsezko papera betetzen du. Telesailak Fernando Velázquez musikagile saridunak konposatutako jatorrizko soinu-banda izango du atal bakoitzean. Emozioak sortuko ditu eta giro paregabea sortuko du gure lurreko lekurik ikusgarrienak bisitatzen ditugun bitartean.
`Habitación para dos` saioan ostatuen jabeek kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena duen ostatua izateagatik lehiatzen dira.
Telebista joko-errealitate eta kultur saioaren arteko mus emankizuna. Atal bakoitzeko, bi bikote elkarren aurka borrokatzen dira, jokaldi bakoitzak saio bat osatzen duelarik. Sari ekonomikoa, bikote bakoitzak hautatu duen proiektu kultural edo solidario batendako izanen da.
Xabi Lopez mundu osoko olatu onenak menderatzeko abentura global batean murgilduko da bere trebetasuna taularen gainean erakutsiz, baita helmuga bakoitzeko surf kultur aberatsa ere. Murgildu zaitez adrenalinaz beteriko odisea honetan eta ezagutu Xabirekin batera zer behar den planetako olatu ikusgarrienei aurre egiteko.
Xabier Madariagak aurkezten duen gure herriko kronika beltzari buruzko serie dokumentala.
`Habitación para dos` saioan ostatuen jabeek kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena duen ostatua izateagatik lehiatzen dira.
Dokumentala. Zapore eta aromaz beteriko bidaia, gure oroimenaren parte diren toki klasikoetan barrena. Arabako Errioxan, Lekeition (Bizkaia), Getarian (Gipuzkoa), Arantzan (Nafarroa) eta Ezpeletan (Lapurdi) izango da bidaia gastronomikoa.
Etorkizuneko gizartea sortu, berritu eta amesten duten pertsonek biharko Bizkaiari forma ematen ari zaizkion ideia, erronka eta konponbideetan sakontzen dute. Elkarrizketa-serie dokumental honek hunkitu eta inspiratu egiten du, gure lurraldeak etorkizun jasangarriago, inklusiboago eta gizatiarragoaren bidean dituen erronka ekonomiko, sozial eta kultural nagusiei heltzeko. Bizkaia, gaur hasten da etorkizuna.
Bizkaiko kostaldeari buruzko film labur dokumentala, Ereaga hondartzatik Matxitxako lurmuturreraino ibilbidea egiten duena.
1912ko abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gauean, Bizkaiko golkoan gertatu zen sekulako galernari buruzko dokumentala. Euskal Herriko historian ezagutzen den natura-hondamendirik handiena izan zen eta 143 arrantzale eraman zituen.
15 minutuko hitzaldi labur, dinamiko eta hurbilak, Bizkaia Aretoako (Bilbo) Mitxelena aretoan eskainiko direnak. Hitzaldi hauen helburua da matematikaren izaera liluragarria herritarrei hurbiltzea eta, besteak beste, π zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizitzan dituen aplikazioak modu argi eta zehatzean azaltzea.
Ramon Roteta eta Ander Gonzalezek euskal gastronomiaren errezeta eta plater tipikoak kozinatuko dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak sormen laborategi bihurtu du Rekalde Aretoa eraberritzeko prozesuan. Hainbat diziplinatako 30 artistak baino gehiagok proiektu artistikoak garatu dituzte Rekalde eraldatzeko obra lanak izan diren bitartean.
Dokumental sorta hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
Radio Euskadiko Boulevard saioaren atal berezia, Basauriko espetxetik. Presoen egunerokoa, zeldak, ekonomatoa... Barroteen bestaldean gertatzen dena ezagutu genuen espetxe honetatik 60 urtean lehenbizikoz egin zen irrati saioan. Atal berezi honek gertutasuneko irratsaio onenaren Ondas saria jaso zuen 2022an.