Emaitzak kargatzen...
15 emaitza
Elias nerabea 'Buck komandantea' izeneko bideo-jokoan aritzen da inguruan dituen arazoez ahazteko. Bere logela du babesleku, inork ez baitio enbarazurik egiten. Halako batean, Buck komandatea agertuko da Eliasen ohe ertzean, eta hortik aurrera, dena aldatuko da.
Familia ez ohiko baten abenturak. Mutil bat, neska bat, txakur bat, katu bat, sagu bat eta...gazta zati bat dira familia berezi horretako kideak. Zer okertu daiteke?
1905eko ballet-dantzari gazte bat XXI. mendera eramango du lepoko magiko baten botereak. Mutil-lagunak dagokion urtera bueltan ekartzeko modua bilatzen duen bitartean; neskak denbora-agente zitalak saihesteko moduak topatu beharko ditu.
Telesailaren bigarren denboraldian jarraipena emango zaio Ane protagonista nagusiak Balbemendiko parke naturalean bizitako istorio zirraragarriei. Herria isolaturik utziko duen lurrikara batek ordura arte isilpean gorde diren sekretuak azaleratuko ditu.
Animalia ezberdinez osatutako lagun talde batek abentura dibertigarriak biziko ditu.
Alberto Santanak gidatutako dokumental sail honek Euskal Herriaren historiari buruzko ikerketa eta aurkikuntzaren bidaia bisuala izan nahi du, ikerketa zientifiko berrienen argitan.
Mundua arriskuan dago! Baina lasai, Astro, Suzu eta Astro Katu gure lagunak edozein arazo konpontzeko gai izango dira. Astro adimen artifizialdun robot-ume bat da, eta bere lagunekin batera, abentura mordoa biziko ditu!
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Floor hamar urteko neska dibertigarria eta ausarta da, mugarik gabeko irudimena duena. Nagusien arauek zentzurik ez dutela uste duenean, Floorrek bere arauak asmatzen ditu eskolako eta etxeko eguneroko kaosa nabigatzeko.
Telebistako abentura-reality muturrekoena. Taldeka banatutako lehiakideek proba fisiko eta mental gogorrei egin behar diete aurre ingurune basatietan. Erresistentziak, estrategiak eta norbere burua gainditzeak soilik eramango dituzte helmugara.
Doraemon katu kosmikoa XXII. mendeko katu-robota da. Bere zeregin nagusia Nobita zaintzea da. Izan ere, Nobita alfer samarra eta ikasle txarra da, eta beti ibiltzen da laguntza eske Doraemonek bere patrika magikoko tresnaren bat atera dezan.
Mya Go familiarekin bizi da Everyday Cityn. Oso alaia da, eta denetik egitea gustatzen zaio: kometarekin jolasean aritzea, oporretan joatea... Gauza txikinenekin ere disfrutatzen du.
Donostiara ikastera edo lanera etorri diren hamar gazteren gorabeherak dakartza telesaila honek.