Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Askotariko gaiak lantzen dituen tertulia. Jorratuko dugun arloan adituak diren gonbidatuekin solasaldia gidatuko du Ainhoa Ibañez kazetariak.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.
Ilaski Serranok gidatuko duen emankizun berezian, Navarra Arenan jokatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitu ahal izango dugu. Iñigo Olaetxea bertsolaria izango du lagun analisia egiteko eta Anabel Arraiza elkarrizketetan. Zortzi bertsolari hauek arituko dira kantuan: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol.
Urtarrilaren 31n izan da Xilaba Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Mende laurdena bete da Lazkao Txiki bertsolari maitatu eta ezaguna hil zenetik. Bertsozale askoren memorian iltzatuta geratu ziren haren bertso, pasarte eta ateraldiak. Baina mende laurden honetan, asko aldatu da Euskal Herria, eta baita bertsogintza ere. Garai hartan jaio zirenentzat, nor da Lazkao Txiki?
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaren ostean BECen harrapatuta gelditu diren sei lagun dira istorioaren protagonistak. Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?
Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.