EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Bernardo Atxaga"

12 emaitza

Ni naiz Lete

Ni naiz Lete

Bernardo Atxaga, Antton Valverde, Arantxa Lete eta Lourdes Otaegiren laguntzarekin, Xabierren udaberria, uda, udazkena eta negua errepasatuko ditugu ikusleari sortzailearen mundu artistikoa zein intimoa ezagutzeko aukera emanez.

66 minutu
Euskara
Dokumentala
Euskaltzaindia: Egunak eta lanak

Euskaltzaindia: Egunak eta lanak

Euskararen Akademiak ehun urte hauetan egindako lana biltzen duen dokumentala.

60 minutu
Euskara
Dokumentala
Barruan gaude

Barruan gaude

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Obaba

Obaba

Obabako (Euskal Herria) lurretara bidaia bati ekin dio Lourdes gazteak. Bideo-kamera txiki bat darama berekin, mundu horren eta hango jendearen errealitatea ezagutzeko asmoz. Miguel gazteari esker, Lourdesek bere bizitzako zatiak ezagutuko ditu: haurtzaroa, gaztaroa, galdutako ilusioak: Obabako kaleetan bere bakardadea paseatzen duen maistra gaztea, krema koloreko kartazaletan maitasun gutunak jasotzen dituen Esteban nerabea. Hala ere, beti dago ihes egiten dion zerbait, Lourdesek ulertzen ez duena. Obabako muskerren jokabide misteriotsua bezala. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.

105 minutu
Euskara
Drama
Bingen Mendizabal: Bidean jarraituz

Bingen Mendizabal: Bidean jarraituz

Bingen Mendizabalek, zinema musikako konpositoreak, Bernardo Atxaga idazlearen irudia ardatz duen dokumental baten soinu-banda osatzeko enkargua jaso du: "Atxaga: euskaldunen barne". Aspaldi, 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioz, Bingenek zinemaren munduan apenas lan egiten zuela ikusi zuen, eta enkargu berri horrek gogora ekarri zuen, 80ko hamarkadatik gaur egunera arte Euskal Herrian zineman eta musikan izandako ibilbidea ekarri zion gogora. Hainbat lekukotasunen bidez, bizi izandako zurrunbilo artistikoa eta zinema eta musika munduan bidea egin zuten izen handi guztiak errepasatu zituen. Izen horiek belaunaldi baten mapa artistikoan jarri zituzten Euskal Herria eta bere kultura, eta hurrengoetarako eredu izan ziren. Errepaso horretan zehar, Bingen Mendizabalek benetan arrakasta zer den hausnartu du, geure bidea jarraitzea, alegia.

90 minutu
Euskara
Oraingoz izen gabe

Oraingoz izen gabe

Ramonekin duen bizimodu lasaia kontatzen du Manuelek. Prostituta batek, ordea, gorabeherak izan ditu bien arteko bizikidetzan. Estherren presentziak tirabirak eta istiluak sortuko ditu anaien artean, amaiera tragikoa izan arte. Filmak landa giroko familia harremanak eta emozio erreprimituak aztertzen ditu.

47 minutu
Euskara
Laburmetraia
Bi anai

Bi anai

Bi anaia herri txiki batean bizi dira. Umetatik umezurtz dira amaz: gainera, haietako batek urritasun mentala du. Orain, aita ere hil egin da. Egoera korapilatsu horren aurrean, Paulok, seme txikiak, Danielen ardura hartu beharko du, urritasunak dituen anaiarena.

99 minutu
Euskara
Drama
Pompas de papel

Pompas de papel

Radio Euskadiko literatur komunitatea.

Euskara
Kultura
Soinujolearen semea

Soinujolearen semea

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuten eta bere ingurukoek alde batera utzi zuten. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera joan zaio. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena.

91 minutu
Euskara
Drama
Dirección asistida

Dirección asistida

Mugikortasunaren alderdi guztiak, Joserra Morejonen eskutik.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Sara eta Paul: Abenturak

Sara eta Paul: Abenturak

Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.

Euskara
Gazteak
Faktoria 1

Faktoria 1

Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.

Euskara
Informazioa eta aktualitatea​