Emaitzak kargatzen...
47 emaitza
Xabier Madariagak aurkeztutako saio honetan, astero sei gazte ezberdin izango dira programako protagonistak. Bikoteka, hainbat gairi lotutako errealitateak ezagutuko dituzte; eta, jakin gabe norekin aurkituko diren, galdera sorta bat erantzungo dute gaiari buruz dituzten aurreiritziak eta pentsamoldeak azaleratzeko helburuarekin.
Xabier Madariagak aurkeztutako saio honetan, astero sei gazte ezberdin izango dira programako protagonistak. Bikoteka, hainbat gairi lotutako errealitateak ezagutuko dituzte; eta, jakin gabe norekin aurkituko diren, galdera sorta bat erantzungo dute gaiari buruz dituzten aurreiritziak eta pentsamoldeak azaleratzeko helburuarekin.
Xabier Madariagak aurkeztutako elkarrizketa-saioa da Ur Handitan. Euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak aztertzen dira bertan. Hainbat pertsonari egindako elkarrizketen bidez, atal bakoitzean lantzen diren gaiak ezagutarazten saiatzen dira. Zortzi denboraldi horietan, LGTBIQ+ eskubideak, osasun mentala, kirola, minbizia, sexua, matxismoa edo kultura landu dituzte, besteak beste.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.
Talde handiko belaunaldi berri bat prest dago futbol espazialeko txapelketa harrigarrian aspaldiko ospea berreskuratzeko.
Nina eta bere lagun nerabeen istorioa kontatzen du. Denek sexuaren mundua ezagutu berri dute, eta nerabezaroan bizi ohi diren arazoak sentituko dituzte. Ninak arazo bat dauka: sexu-harremanak izan nahi dituenean, blokeatu egiten da. Izenburuak birjintasuna galdu aurreko bost minutuei egiten die erreferentzia. Minutu horietan da Nina urduritzen den unea. Hori konpontzeko, bere barne-mundua eta inguruan daukan errealitatea ulertu beharko ditu.
Bi institutuko ikasle, Marinette eta Adrien, Pariseko super heroi izateko aukeratu dituzte: Ladybug eta Catnoir. Haien misioa: Lepidopterori eustea hirian hondamendia eragin ez dezan. Lepidopterok, gainera, haiei euren miragarriak ostu nahi dizkie.
Bi kazetari transgresorek duela mende bateko emaztegai-soinekoen denda hiriko lehen kulturgune feminista bihurtu nahi dute. Zer gertatuko litzateke berrikuntza emakumeekin soilik egin nahiko balute?
Telesail honetan, Yik, Jinek eta Pengek mundu magiko handi bat dagoela aurkituko dute, uste baino hurbilago. Beraien hiria izaki magikoz josita dago! Eta, antza, gure gazteen laguntza behar dute. Izakiei laguntzeko lanetan, gazteek, eta beraien lagun leiala den Everestek, aparteko abentura barregarriak eta hunkigarriak biziko dituzte Txina osoan zehar eta harago.
Haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa euskara modu erakargarrian jasotzeko. Saioak ikusleek egiteko erronka ezberdinak proposatuko ditu, bai aurkezleen eskutik eta baita gainerako ikus entzuleen eskutik.
Udako kanpaleku baten azken gauean, nerabe talde bat basoan desagertu da. Haiekin dagoen begiralea Mai da, neska karismatikoa bezain gorabeheratsua. Erreskate taldeak gazteak salbatu nahian ari diren bitartean, haien udaren berri izango dugu: ametsak, desirak, maitasuna, autoezagutza, osasun mentala, drogak...
Apolo FC munduko futbol klub onenetako bat da eta hango neska-mutil guztiek amets bera dute: lehen ekipoan arrakasta izatea.
Asier Kidam magoaren eskutik, aho zabalik utziko gaituzten trikimailuak ezagutuko ditugu.
Egoera berezi eta ezberdinen aurrean umeek dituzten erreakzioak ezagutuko ditugu.
Naturaz inguratutako Bellafontaine herritxo zoragarrian bada neska-mutil talde berezi bat. Gure heroiak dira: Raphael, Lina, Hankatxo eta Luzanga. Lau lagunek irudimen bizia dute, eta euren egunerokoa abentura zirraragarriz beteta dago.
Freddy Lupin, otso-gizon familia harro baten oinordekoa da. 14 urte betetzean, bere lehen transformazioa gaizki aterako da, kanitxe bihurtuz. Freddyk, txakurtxoa izan arren, otso bihotza du. Gizotsoentzako Howlington Academy eskolan graduatuz, bere balioa frogatu beharko du.