Emaitzak kargatzen...
11 emaitza
Carly bere aitaren bila dabil. Aldamenean laguntzen izango ditu Bobby, teknologia zale porrokatua, eta Morgan, otso bihurtu den mutikoa.
Klima aldaketa eta trantsizio ekologikoa hizpide dituen saio honetan ikerketak ere tarte berezia izango du. Datorkigunaren aurrean zer egin dezakegun ezagutzera eman nahi dugu, Guillermo Roak gidatutako saioan. Elhuyarrekin elkarlanean.
Tetuán zinemagile baten barne-bidaia da, bizitza pertsonaletik abiatzen den istorio unibertsala: protagonistena baina baita Iratxe Fresnedarena berarena ere. Paisaia ikusga-rriak, natura hunkigarria, itsasotik eta bizitzatik haragoko hiri zaratatsuak eta basamortua-rekin bat egiten duten komunitateen ametsak. Kamerak zuzenean jasotzen ez duena, artxiboko materialak eskaintzen du. Artxibo aurkituak, iraganaren eta orainaren arteko uztarketak, Fresnedaren pentsamendu-fluxuaren erritmoarekin zipriztindua doa. Off-eko ahots horrek, pertsonala dena, unibertsala bihurtzen du istorioa eta, aldi berean, autorearen barne bidaia sortzailea aitaren pausuen bila doana, orainarekin lotzen du.
Ibon eta Andoni hogei urteko bi gazte dira. Beren bizitzako ametsa Marokoko basamortuan lasterketa solidario batean parte hartzea da. Renault 4L modeloko autoen lasterketa da. Familiaren baserriko txoko batean 10 urte baino gehiago abandonatuta daramatzan autoarekin, aititaren autoarekin parte hartzea erabakitzen dute. Konpondu egin beharko dute, piezak lortu eta horretarako laguntza bilatu, abenturan lagunduko dieten babesleak aurkitu eta izena emateko dirua lortu.
Sara eta Paul Lehen Hezkuntzako bi lagun dira. Sara, neska itsua, adimen handikoa, eta Paul, bullyingaren biktima; hitz totela, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuen seme bakarra, baina, mutil dibertigarri eta baikorra. Bizikidetza inklusiboa sustatzen dute, gizarteak eskaintzen duen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Bernando Atxagaren "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" oinarri.
Bere tripulazioarekin batera, Monkey D. Luffy One Piece altxor ospetsuaren bila doa, piraten errege berria izateko erronkei aurre eginez.
Poesia nonahi edo inon ez egon daiteke. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Duela 30 urte baino gehiagotik Saharako herriak bizi duen egoera tirabiratsuaren erretratua da. Saharako basamortuan dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetan urtero egiten den maratoia da istorioaren haria.
Cuchillo bidelapur bat da, gauza arraroak gertatzen diren basamortuko eremu batetik Mexikoko mugarantz sari-ehiza baten atzetik dabilena. Ihesaldian zehar Patxi ezagutuko du, euskal artzain bat, eta bere etsaiari aurre egin beharko dio: McGregor sari-ehiza beldurgarria.