Emaitzak kargatzen...
7 emaitza
Xabier García Ramsden kazetariak gidatutako esperimentu soziologiko berri bat da, elkarrizketara eta hausnarketara gonbidatzen duena. Astero, bi lagun afaltzera eseriko dira elkarrekin, erabat ezezagunak eta gai jakin bati buruzko iritzi guztiz kontrajarriak dituztenak. Elkarrizketen bidez, eztabaidatu, konektatu, urrundu eta hunkitu ere egingo dira. Afalorduan zehar, tablet batek galdera oso zuzenak botako dizkie, eta ez beti erosoak. Horrela, haurdunaldi subrogatuari, abortuari, eutanasiari edo ezkontza ez-monogamoari buruz zer pentsatzen duten partekatu beharko dute.

"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Los Williams film luze dokumental eta familiarra da, kirolari buruzkoa, Iñaki eta Nico Williamsek lehen pertsonan kontatua. Bi anaia futbolari, euskaldun eta beltzek (ghanatarren ondorengoak) euren historia harrigarria erakusten digute euren bizitzako bi urte erabakigarrienen bidez. Qatarreko Munduko Txapelketan bi selekziorekin parte hartu zutenekoa, 40 urteren ostean Athletic Clubek Errege Kopa irabazi zuenekoa, Nicok Eurokopa irabazi zuenekoa, etab. Nazioarteko bi izar, euren iraganarekin eta etorkizunarekin aurrez aurre, bizitza markatu dien gatazketan zehar: arrazakeria, nortasuna, frustrazioa, anbizioa eta arrakasta.
Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa da. Txinatar jatorriko hiru neska horiek Madrilen bizi dira, baina errealitate guztiz kontrajarriak dituzte. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa bere urtebetetzea Burger Kingen ospatzea da. Bere gurasoek, ordea, espainiarrez hitz egiten ez dutenez eta alabei etorkizuna zihurtatzeko bazarrean 14 ordu baino gehiago lan egiten dutenez, uste dute horiek espainiarren kontuak direla. Claudia, bestalde, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang, aldiz, 9 urteko neska adoptatua da, eta bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: nortasun propioa bilatzea.
Nerabezaroa une zaila da. Eskualdeko txapelketarako egun gutxi falta direnean, Judokak eraso arrazista jasan eta krisian sartzen da. Lehiatu ahal izateko, autokontrola eta autoestimua landu beharko ditu.