EITB Logo

Artxiboa

EITB LogoEITB Artxiboa

© EITB 2025

  • Lege-oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
  • Kontaktua
  1. Hasiera
  2. Bilaketa
Bilaketa-ezarpenak

Emaitzak kargatzen...

Emaitzak: "Amatasuna"

15 emaitza

Korapiloak

Korapiloak

"Korapiloak" podcastak osasun mentalari heltzen dio, lehen pertsonan. Iñigo Antsorregik begietara begiratuz elkarrizketatzen ditu arazoren bat izan duten zenbait pertsona, gizarteak bizkarra eman izan dion egoera, behingoz eta naturaltasunez erdigunean jartzeko helburuz. "Biba zuek" saioko atalaren osagarri dugu podcast hau.

Euskara
Osasuna eta ongizatea
Yoko Ona

Yoko Ona

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Yoko Ona

Yoko Ona

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Barruan gaude

Barruan gaude

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Sobre todo de noche

Sobre todo de noche

Vera gaztea zenean ezin izan zuen semea zaindu eta adopzioan eman behar izan zuen. Urte batzuk geroago, aurkitzen saiatu zenean, erakundeek esan zioten bere espedientea ez zela existitzen. Harrezkero, bere bila jarraitu du. Cora gaztea zenean, bere medikuak esan zion ezin zuela seme-alabarik izan, eta adoptatuz bakarrik osa zezakeela familia bat. Corak piano-klaseak ematen eta bere seme adoptatua, Egoz, zaintzen eman du bizitza. Orain, hiru pertsonaia horien bideak -ama bat, seme bat, ama bat- gurutzatzear daude eta elkar aurkitze horrek betiko aldatuko ditu euren bizitza.

105 minutu
Euskara
Drama
Zergaitik Panpox

Zergaitik Panpox

Hogeita hamar bat urte eta seme bat dituen emakume bat hainbat urte ezkonduta egon ondoren senarrak zergatik utzi ote zuen gogoeta egiten ari da.

55 minutu
Euskara
Drama
Baby

Baby

Adikzio arazoak dituen neska gazte bat erditzen ari da bere krisietako baten erdian. Haurtxoaz arduratu ezinik, haurrentzako merkataritzan aritzen den emagin bati saltzen dio. Damututa, hura berreskuratzen saiatuko da, errealitate ikaragarriaz jabetuz.

99 minutu
Euskara
Drama
Levante. El desafío de Sofía

Levante. El desafío de Sofía

Sofia 17 urteko gazte brasildar bat da, txapelketa irabaztera doan boleibol taldeko burua. Ustekabean, haurdun dagoela konturatu eta haurdunaldia eteten saiatuko da. Abortua delitutzat hartzen duen Brasil bezalako herrialde batean, bere erabakiak auzitan jarriko du gizarteko sektore ultrakatoliko batzuen aurrean, baina bere aitaren zein taldekideen babesa jasoko du.

100 minutu
Euskara
Drama
Cuatro paredes

Cuatro paredes

Sofia (Sofia Otero) 10 urteko neskatila bat da. Aita bat-batean hil zaio eta amarekin (Manuela Vellés) bizitza berri bati aurre egin behar dio. Egoera konplexu horri aurre egiteko, Sofiak antzerkian bilatuko du babesa; errealitate paralelo horri esker, ihes egingo du, eta, aldi berean, bere benetako bokazioa zein den jakingo du.

82 minutu
Euskara
Drama
Urratsa

Urratsa

Mindfulnessa eta autolaguntzarako podcasta da "Urratsa"; itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko. Naomi Mendizabalek lagunduko zaitu bide horretan.

Euskara
Osasuna eta ongizatea
Urratsa

Urratsa

Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko.

Euskara
Osasuna eta ongizatea
La intrusa

La intrusa

Paulak 40 urte ditu eta lanera itzuli behar du amatasun-bajaren ondoren, baina gainezka egin duela uste du. Tess au pair gisa kontratatu du, eta hark perfektua dirudi. Bitartean, Paulak Tessen susmoa du, baina inork ez ditu haren abisuak sinesten.

Euskara
Drama
Abizenen jatorria

Abizenen jatorria

Zure abizena nondik datorren jakin nahi? Entzun Mikel Gorrotxategiren azalpenak. Euskal abizenen jatorria aurkitzeko hizkuntza eta historia nahasten dituen bidaia.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Traidoreak

Traidoreak

Juan Aldazek kontatutako biografiak, geure burua hobeto ezagutzeko.

Euskara
Bizigiro eta gizartea
Arratsean

Arratsean

Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Euskara
Kultura