Emaitzak kargatzen...
17 emaitza
Iban Garciak eta bere amak, Maite Azpiazuk, Ile-apaindegi berria zabaldu berri dute, “Iban & Maite Beauty”. Bertatik Euskal Herriko pertsonarik ezagunenak pasatuko dira eta look aldaketa ikusgarriak egingo dizkiete.
Belaunaldi arteko elkarrizketak dira euskal gizartean zubiak ehuntzeko bidea. Podcast honetan, gizarteko arlo berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean partekatzeko, nork bere ikuspegitik, zubiak jarraitu dezan.
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
Iban Garcia eta Maite Azpiazu ama-semeek, beraien bizipenetatik abiatuz, eguneroko gaiei buruz hitz egiten digute, beraien umore bizia lagun dutela. Atal bakoitzean, gai ezberdin baten inguruan arituko dira gonbidatu batekin, freskotasunez. Gairik ohikoenei ere txispa eta umorea ateratzen dizkiete.
EITBko hainbat profesionalek gabon kanta ezagunak abestuko dituzte Euskadiko Orkestrarekin batera. Fernando Velázquez konpositoreak moldatu ditu obra horiek, eta Juanjo Ocón zuzendariaren esanetara interpretatu dituzte, Leioa Kantika Koralak eta Errenteriako Landarbaso Abesbatzako kideek lagunduta.
Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertuta dago sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Bideoa izango da utziko duen azken arrastoa. Txantxa al da? Benetan desagertu al da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.
TELESAIL HAU FIKZIOA DA. GERTAKARI GUZTIAK ASMATUAK DIRA. Lagun taldearekin mendian gaua igaro ondoren, Jon Agirre desagertu egin da sare sozialetan bideo bat igo ondoren. Eta bideoa da utzi duen azken aztarna. Txantxa da? Benetan desagertu da? Bizirik ala hilda dago? Lagunek eta Ertzaintzak egia bilatzen duten bitartean, ikusleek Jonen iraganeko pasarte ilunak ezagutuko dituzte.
Ainhoa Etxebarria aurkezlearen gidaritzapean, 50 sukaldari profesional zein amateur lehiatuko dira hamar astez Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eta 25.000 euroko saria eskuratzeko. Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatutako epaimahaiak baloratuko dituzte lehiakideek prestatutako platerak.
Ainhoa Etxebarria aurkezlearen gidaritzapean, 50 sukaldari profesional zein amateur lehiatuko dira hamar astez Euskal Herriko sukaldari onenaren titulua eta 25.000 euroko saria eskuratzeko. Javi Riverok, Maider Larrañagak eta Aitzol Zugastik osatutako epaimahaiak baloratuko dituzte lehiakideek prestatutako platerak.
Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman eta hori ospatzera dator emakumeek eginiko zinemari buruzko film harrigarri hau. Atzoko eta gaurko euskal zinegileen munduan zehar, apnea teknika erabiliz, hiru urpekari gaztek gidatuko gaituzte. Itsaspeko bidaia honetan deskubrituz joango gara pelikulen gaiak, pertsonaiak, begiradak, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena. Donostiako Zinemaldian estreinatu eta gero, dokumentala Tokio, Madril, Nantes, Iruña eta Bilboko zinemaldietan aurkeztu da, besteak beste.
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker. Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan. Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Hiru pertsona ezagunek Javi Sierra sukaldariaren erronka onartuko dute, eta lehiakideei emango dieten errezeta bat prestatuko dute. Nork lortuko du irabaztea?
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan eguneratzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
"Lay Day" Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresalaren dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu, taula eta neopreno artean.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.