Emaitzak kargatzen...
8 emaitza
Villabonako Oinkari dantza taldearen 50. urteurreneko ikuskizuna. Guztira 150 dantzari inguruk hartuko dute parte, gaur egungo kideak ez ezik, aurreko belaunaldietan aritutakoak. Hodei Arrastoa, Oihan Carramiñana eta Agurtzane Intxaurraga aktoreek gidatuko dute emanaldia. Gonbidatu izango dituzte, halaber, Garikoitz Mendizabal, Gorka Zabaleta, Pello Ramirez eta Korrontziko Agus Barandiaran musikariak.
Herri txikiko egietatik munduko egietara HIKA posible dela sinetsita abiatu zuen duela 35 urte Agurtzane Intxaurragak bere ibilbidea arte eszenikoetan. Gaur bi sortzaile gazteagoekin egin du hitzordua Donostiako Antzoki Zaharrean, Kamikaz kolektiboko Amancay Gaztañagarekin eta Mari Zaunkako Oihana Vesgarekin. Gogoa sentitu du belaunaldi berriekin euskal arte eszenikoen inguruko hausnarketa egiteko.
Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte bete dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak.
Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte bete dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak.
"Erga Tibo Pum!" podcastak Xabi Payak idatzitako umorezko antzezlana du oinarri. Lezoko Udalak eta Hika Teatroak antolatutako lehen antzerki eta testu laburren lehiaketaren irabazlea izan zen. Moldatu egin da podcast dramatizatua egiteko 2023ko Euskararen Egunarekin bat etorriz.
Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker. Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!