Emaitzak kargatzen...
10 emaitza
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegia dokumental honen egileak gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.
Gernikako bonbardaketak guztiz markatu zuen Agirre lehendakaria. Hortik abiatuta, Hannot Mintegiak, dokumentalaren egileak, gaur egungo gizon eta emakumeen erretratoa egingo du, munduaren aurrean herri bat markatu zuen gertakari baten oroitzapenekin eta pisuarekin bizi izan diren gaur egungo gizon eta emakumeena.
Berlin, 1941-2016. 1941ean Jose Antonio Agirre lehendakaria Berlinen ezkutatu da. Bere herriak gerra galdu du, eta Ameriketara ihes egiteko bidearen bila dabil arerioaren hiriburuan. 2016an pertsona ugari ailegatzen dira Berlinera beraien bizitzak berregiteko. Lehen eta gaur, Berlin iragan gunea da. Batzuek bertan irauten duten arren, askok behin-behineko ihesbide legez erabiltzen dute hiria.
Jose Antonio de Agirreren bizitzari buruzko dokumental laburra, Frantziatik, Belgikatik, Alemaniatik, Suediatik, Brasildik, etab. bidaiatu ondoren New Yorkera iritsi zenekoa. Bertara iritsitakoan, Agirrek erbesteko Eusko Jaurlaritza abian jarri zuen, izan ere, Parisen egon zen aldi laburrean, alemaniarren etorreraren aurrean ezin izan baitzuen hura egin.
New York izan zen Agirre lehendakariaren bidaiaren azken etapa. Mikel Ruedaren dokumental honek hausnartzen du zerk bultzatzen dituen pertsonak beren denboraren zati bat besteei laguntzen inbertitzera. Jose Antonio Agirrek, 1960an Parisen hil zen arte, hala egin zuen.
Agirre lehendakariaren papera egiteko proposamena jaso ondoren, Daniel Grao aktoreak pertsonaiari buruzko bilaketari ekingo dio. Dokumentalak lehendakariaren geografia pertsonal eta sentimentalean zehar egingo duen bidaian lagunduko dio Graori, euskal buruzagiaren giza erretratua egin eta hura interpretatu ahal izateko.
Faktoria magazinean zer esana duten pertsonak gonbidatzen ditugu egunero. Entzutea eta ikastea gustatzen zaigulako. Denak, etxerako modukoak.
Parisen, Agirre lehendakariaren erbestealdiko bigarren geltokian kokatzen da Estibaliz Urresolaren dokumental hau. Herri baten eta bere kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakariaren erretratua egiteaz gain, Eresoinka abesbatzaren jaiotza ekarriko du gogora.
Xabier Arzalluz Antia, erretorika bizidun eta jarrera sendodun hizlari azkarra, EAJ/PNV alderdiko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria izan zen 20 urtez. Jeltzaleen zatiketa da beti unerik gogorrena. 2004an, aginte makila Josu Jon Imazi eman zion, aro bati amaiera emanez.
Iñaki Guridik eta bere lantaldeak ekarriko dizkizu Euskal Herrian eta munduan gertatzen denaren kontakizuna eta analisirako gakoak. Aktualitatea, ertz guztietatik begiratuta, aztertzen dute albistegietako lantalde zabalak eta erreferentziako kolaboratzaile sareak.