Emaitzak kargatzen...
92 emaitza
Jeremy Super Karibu superheroia den elur-orein bat da, eta bere herrixka babestea du helburu. Herritarrak adiskidetasunean bizi dira, norberak bere bitxikeriak dituen arren. Besteak beste, udaletxean, plaza nagusian, ospitalean eta kafetegian sortzen diren arazoak konpondu beharko dituzte elkarrekin, beti ere, Jeremy superheroiaren laguntzaz.
Aspaldi, etsai beldurgarri batek, Darkanak, mehatxatu zuen Gorm uharte-herria. Gormitiek, Gormiti jaun ahaltsuen gidaritzapean, indarrak batu zituzten mehatxu horri aurre egiteko. Gerra piztu zen, baina Gormitiak garaile atera ziren.
Nobitak dinosauroen erakusketa bat bisitatu du ikastetxearekin, eta harri bat aurkitu du. Harri horrek dinosauroen arrautza baten fosila dirudi. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzultzen du, eta arrautzatik bi dinosauro biki ateratzen dira.
Haur eta gaztetxoei zuzendutako saioa euskara modu erakargarrian jasotzeko. Saioak ikusleek egiteko erronka ezberdinak proposatuko ditu, bai aurkezleen eskutik eta baita gainerako ikus entzuleen eskutik.
Nina eskolara doan 6 urteko neskatila bat da. Bere lagun-minak Teo du izena, baina beste lagun bitxi bat ere badu: Olga hodeia. Elkarrekin abentura zirraragarriak biziko dituzte, eta, bide batez, euren sentimenduak adierazten ere ikasiko dute.
Arratsalde batean Doraemon, Nobita eta euren lagunak espazioan girotutako bideojoko batekin jolasean ari dira. Halako batean, Doraemon eta Nobita euren lagunak desagertu direla konturatu dira, bideojokoan sartu baitira.
Doraemonek, Nobitak eta gainerako lagunek Animalien Planetara egingo dute bidaia. Ingurumena asko zaintzen dute bertan, eta hondakinak birziklatzen dituzte. Bitxiena, baina, bertako biztanleen itxura da: gizakion gorputza baina animalien burua dute. Han direla, Chipo gaztea ezagutuko dute, erdi-mutiko erdi-txakurra, eta abentura berri batean murgilduko dira: Animalien Planeta arriskuan dago, estralurtar talde batek inbaditu egin nahi baititu bertako baliabide natural guztiak erabiltzeko asmoz, lurraldea erabat suntsituz.
Samsam bost urteko superheroi txikia da. Hegan egiteko gai da, eta ez du ia inoiz beldurrik izaten. Unibertsoko munstro beldurgarriei aurre egiteko prest dago beti, batzuetan arazotxoren bat edo beste izan arren. Bere lagunen ondoan, nagusitzea uste baino zailagoa dela ikasiko du.
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.
Charlie eta Pierce bi haur gerlari dira eta Que espirituarekin batera, Helsing munstro zaharra ordezkatzeko beharrezkoak diren trebetasunak menperatzen ikasten dute. Haien botererik handiena etxeko lanak egitean datza, eta horiekin euren etsairik haundiena menperatzea lortzen dute. Horrek era guztietako abenturak izatera eramatzen ditu, non euren fikzio genero gogokoenetako istorioak eta unibertsoak nahasten diren.
Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen omen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto.
Lau Ninja Dortoken abenturak. Leonardo, Raphael, Donatello eta Michelangelo lau dortoka mutante dira. Splinter maisuaren gidaritzapean, ninja-teknikak ikasi dituzte hiriko estoldetan, hamabost urtez. Orain, gainaldera igotzeko garaia dute, munduan agertzekoa.
Ritak 4 urte ditu eta bere lagunik onena krokodilo bat da. Haurtzaroko emozioei buruzko marrazki bizidunen saio koloretsua.
Albert mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta du bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahigabe, herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, globo hegaldietako kapitaina eta herriko heroia. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzultzea! Hori da mundu osoa berarekin harro egoteko bide bakarra!
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta geratzen dira, eta buruan gauza bakarra dutela diruditen animaliez inguratuta: jatea! Gure heroiak banantzen direnean, Briarrek Feifei, gerlari kementsu bihurtu nahi den otso gazte bat, ezagutuko du.
Eginbeharrak dei egin du, eta Danger Mouse, munduko agente sekretu handiena, prest dago ekintzarako. Greenback baroi maltzurraren burutazio zitalengandik babestu beharko ditu Londres hiria eta unibertso paralelo anitzak. Xagu ausarta eta Penfold laguntzailea bueltan dira, inoizko abentura arriskutsuenei aurre egiteko!
Pottokiak izaki txiki urdinak dira, baso baketsu batean onddo-etxeetan bizi direnak. Behin eta berriz saiatzen dira Gargamel sorgin gaiztoari, bere ikasleari eta Azrael katuari iseka egiten.
Hamar urte baino ez dituen arren, Robin benetako heroia da. Joan printzeak iheslari eta bidelapurtzat jo zuenetik, Sherwood baso erraldoiaren erdian bizi da. Bere lagun Tuck eta John Txikiren laguntzarekin eta Lady Marian eta Scarlett alboan dituela, Robinek ausart aurka egingo die.
15 urteko bigarren hezkuntzako ikasle adimentsu bat barnetegi batera transferitzen dute ustekabean. Bertan, beste dimentsio bateko munstroen atari bat irekiko du.
Oihaneko erregeak, Lehoi erregeak, erretiroa hartzea erabaki du eta, bere ondorengoari sinesgarritasuna emateko, Miss Fina kontseilariak eta berak hauteskundeak deitzea erabaki dute. Mangu, asto garbitzaile zoriontsu eta apal bat, ustekabean, hautagai nagusia izango da. Lehoi Erregearen legezko oinordekoa den Superbusi aurre egin beharko dio.
Max akuri bioniko akastuna da eta Jota urrearrain erretxina. Laborategi batean bizi dira elkarrekin, baina egun batean ihes egitea erabakitzen dute. Haien etxe berria Muxarbaso izeneko herri alaia da. Bertako bizimodura egokitu eta tokiko faunaren onarpena lortu nahian, gure bikote bihurriak hamaika abenturari egin beharko dio aurre.